wrapper

Azaroak 7 an egindako Gobernu Batzordearen laburpena.

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2023KO AZAROAREN 7an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

 

 

1. Herriaren Gobernu Batzordearen eraketaren berri eman da eta ohiko izaeraz hilabeteko maiztasunarekin bilduko dela onartu da, hilabete bakoitzeko lehen astearteetan, arratsaldeko 18:00etan edota 18:30etan gai kopuruaren arabera.

2. Oñatz auzoa, 178n dagoen ZELAIARAN baserriaren zati bat birgaitzeko eta bertan bigarren etxebizitza bat egokitzeko Ignacio Eguiguren Urquizuk aurkeztutako Egikaritze proiektua onartzea. Udalaren arkitektuak ezarritako baimenak bete beharko ditu.

3. Elias Larrañaga Elduayeni obra baimena ematea HAPOren Antzibarrena 23 HEan S3 partzelan dagoen industri-eraikuntzaren zuntz-zementuzko estalkia ordezteko eta lehendik dagoen pabilioiaren azalera 320 m2 handitzeko, Jon Arratibel Urangak aurkeztutako proiektu teknikoa kontuan izanik.

4. Loiola auzoan dagoen aldakaitz etxearen aldameneko lursailean dagoen Parke Osasungarria jartzeko adostutako hitzarmena , beste lau urterako luzatzea, baldintza berberetan.

5. Azpeitiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren “11.Amue” Hirigintza Eremuaren Plangintza Bereziari Behin Behineko Onarpena ematea.

 

 

               Azpeitia, 2023ko abenduaren 5a

 

                UDALAREN IDAZKARIA,

                Olatz Eizaguirre Orbegozo

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information