wrapper

Abenduak 27 an egindako Gobernu Batzordearen laburpena.

 

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2023KO ABENDUAREN 27an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

1.- Herriaren Gobernu Batzordeak 2003ko azaroaren 7an egindako bilkuraren akta onartu du.

2.- Buztinzuriko Errebala 2-4 udal-etxebizitza tasatuei behin betiko kalifikazioa onartu zaie.

3.- HAPOko Alde Zaharra 1. Hirigintza eremuari buruzko PLAN BEREZIA tramitatzea eta Bertan behera uztea Azpeitiko Udalak HAPOko 1. hirigintza eremuko ("Alde Zaharra") bizitegi-eraikinei dagozkien hirigintza-parametroak arautzeko helburuarekin ordenantza bat onartzeko hasi duen prozedura.

4.- Azpeitia Berritzen S.A.ri Elizkale, 18-20-22-24 orubean 16 etxebizitza sozialak eta trasteroak dituen eraikin berri bat eraikitzeko obra baimena ematea

5.- Biele S.A.ri obra baimena eman zaio bulego berriak egiteko.

6.- Obra baimena eman zaio estructuras garaiz s.l.-ri, oñatz auzoa, 191n dagoen kerexeta baserria birgaitzeko.

7.- Obra baimena eman zaie Jose Ignacio Aizpurua Orbegozo eta Jone Miren Zubizarreta Echezaretari, Loiola auzoa, 119n dagoen Ule-berri bizitegi-eraikinaren ezkerrean dagoen etxebizitza eraberritzeko.

8.- Gipuzkoako Foru Aldundiak Loiolako Basilika Santutegian mantentze lanak egiteko Udalari egindako jakinarazpenak azaldu dira.

9.- Elisabeth Machado Iparragirre eta Aitor Arregi Juaristik aurkeztutako eskaria, aurkeztutako dokumentazioaren arabera Zabalaga baserria eraberritzeko proiektuaren baita atarian egindako lanak legeztatzeko. Hau aztertuta, Zabalaga Goikoa baserriko titularrei adieraziko zaie beharrezkoa izango dutela Xaguxar herri-bidea lur mugimendu aurretik egindako egoerara itzultzea.

Galde eta erreguen atalean, EAJko ordezkariak Buruzai proiektuaren berri galdetu du eta alkateak proiektuak hasieran udalerriari ez ziola eragiten adierazi du. Aldaketa baten ondoren, zati bat udal mugartean kokatzen dela adiera du, baina oraindik udalak ez duela jaso interesatu gisa jakinarazpenik. Prozedura jendaurrean dagoela ere adierazi du.

 

                                                              Azpeitia, 2023ko abenduaren 27a

                                                               UDALAREN IDAZKARIA,

                                                       Olatz Eizaguirre Orbegozo                                                     

 

                                                             

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information