wrapper

Ekainaren 06an egindako Gobernu Batzordearen laburpena Featured

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2023KO EKAINAREN 6an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2023ko ekainaren 6an, Udaletxeko bilkura-areto nagu-sian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Al-korta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak ber-tan direla, bat izan ezik
.
Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzordeak 2003ko maiatzaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Mila Cendoya Querejetaren izenean A-BAT ESTUDIOA SLP-k (Alazne Rezabal Gurrutxaga) Izarraitz auzoa, 37an dagoen Miraflores (Takolo) base-rriaren estruktura eraberritzeko egindako obra baimena eskaera onartzea.

3.- Ignacio Egiguren Urquizuri Oñatz auzoa 178n dagoen baserria berre-raiki eta bigarren etxebizitza bat egiteko hirigintza baimena ematea.

4.- Edy Garate Hernandez-i, Elosiaga auzoa 350 dagoen Telleria baserria berreraikitzeko hirigintza baimena ematea.

5.- BIELE S.A.ri , HAPOko Larrañaga 24 HE eremuan pabilioi bat erai-kitzeko obra baimena ematea.

6.- Sara Penedos Ramosen izenean Elena Alegre Eguinok Loiolako Ina-zio Etorbidea, 41eko behean (3-4) apaindegi bat jartzeko eskatutako jarduera baimena ematea.

7.- GFAko Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuari Loiola Santutegiko parkean kantinako etxola eta komunak berritzeko baimena ematea.

 

Azpeitia, 2023ko ekainaren 28a
UDALAREN IDAZKARIA,
Olatz Eizaguirre Orbegozo

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea