wrapper

Apirilaren 3an egindako Gobernu Batzordearen laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2023KO APIRILAREN 3an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2023ko apirilaren 3an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat izan ezik
.
Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzordeak 2003ko martxoaren 7an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Jose Antonio Agirre Plaza, 4ko jabekideen izenean Pilar Calvo Gil-ek erantsitako proiektuaren arabera eraikuntza honetan irisgarritasun lanak egiteko baimena ematea.

3.- Maria Trinidad Sarasua Gurrutxagaren izenean IBERALIA 2015 SL(Aitor Gonzalez Celaya) Elosiaga auzoa 428n dagoen pabilioian eguzki fotovoltaikoen plakak jartzeko egindako eskaerari baimena ematea

4.- Joseba Sarasua Gurrutxagaren izenean IBERALIA 2015 SL (Aitor Gonzalez Celaya)k Elosiaga auzoa 428n dagoen pabilioian eguzki fotovoltaikoen plakak jartzeko aurkeztutako eskaerari baimena ematea..

5.- Arana Goikoa, 14ko jabekideen izenean, Pilar Calvo Gilek irisgarritasuna hobetzeko egindako obra baimen eskaera onartzea.

6.- Promociones Leku-Eder SA-ren izenean Mikel Soraluce Elorzak Esklabak-Iturzulo eremuan pareta bat egiteko obra baimen eskaera onartzea.

7.- Josu Iriarte Lazkanoren izenean Ainhoa Echaniz Sanchak Jose Artetxe kalea 1-9 esk-an dagoen etxebizitzan eraberritze lanak egiteko egindako eskaera onartzea.

8.- GURA ZURA S.Lren izenean Jon Arratibel Urangak Nuarbe auzoan dagoen zerrategian instalazio berri bat eraikitzeko lanak egiteko obra baimena eskaera onartzea.

9.- Izarraitz auzoa, 517n dagoen Kortalde-Berri etxean eguzki plakak jartzeko beharrezkoa duen eskollera egiteko obra baimena ematea.

10.- Izarraitz auzoa 511 gunean dagoen gasolindegiaren instalazioak aldatzeko baimena eskatzeko, GM FUEL NAVARRA S.L.ren izenean Giovanni Felcher Giacomok egindako obra baimen eskaera onartzea.

11.- Salbe auzoa, 1 jabekideek egindako eskaera, eraikuntzaren fatxada eraberritzeko hirigintza baimena ematea.

12.- Salbe auzoa, 2 jabekideek egindako eskaera, eraikuntzaren fatxada eraberritzeko hirigintza baimena ematea.

13.- Vantage Towers S.L.k Izarraitz auzoa, 523n dagoen instalazioa legeztatzeko egindako eskaera onartzea.

 

Azpeitia, 2023ko apirilaren 28a
UDALAREN IDAZKARIA,
Olatz Eizaguirre Orbegozo

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information