HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2023KO MARTXOAREN 7an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.
Azpeitian, 2023ko martxoaren 7an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat izan ezik.
Honako akordioak hartu dira:
1. Herriaren Gobernu Batzordeak 2023ko otsailaren 7an egindako bilkuraren akta onartzea.
2. Telefonica de España S.A.U-ri obra baimena ematea Arria eremura eta Oñatz eremura zuntz optikoa garraiatzeko.
3. Telefonica de España S.A.U-ri obra baimena ematea Antzibarrena kalean zuntz optikoa garraiatzeko zutoin bat jartzeko.
4. Telefonica de España S.A.U-ri obra baimena ematea Elosiaga auzoa 756 ingurunean zuntz optikoa garraiatzeko 11 poste jartzeko.
5. Vodafone SAU-ri obra baimena ematea Telefonikako A302 kutxatilatik Antzibarrena kaleko biribilgunera arte zuntz optikoa garraiatzeko beharrezkoa den kanalizazioa egiteko.
6. Gerodan S.Coop-i baimena ematea eguzki instalazio fotovoltaikoa jartzeko.
7. Industrias Ormola S.A.L-ri baimena ematea eguzki instalazio fotovoltaikoa jartzeko.
8. Urbitarte auzoa 3ko jabekideei hirigintza baimena ematea eraikinaren fatxadak zaharberritzeko.
9. Buztintxuriko errebala 8ko jabekideei baimenna ematea eraikuntza horretan igogailua jartzeko.
10. Izarraitz auzoa 72an dagoen Egurtza-behekoa baserriaren inguruan dagoen zalditegia eraberritzeko lanak egiteko baimena ematea.
Azpeitia, 2023ko martxoaren 23a
UDALAREN IDAZKARIA
Olatz Eizaguirre Orbegozo