wrapper

Otsailaren 7an egindako Gobernu Batzordearen laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2023KO OTSAILAREN 7an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

 

Azpeitian, 2023ko otsailaren 7an, Udaletxeko bilkura-areto nagu­ sian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan dire­ la, bat izan ezik

Honako akordioak hartu dira:

  1. Herriaren Gobernu Batzordeak 2023ko urtarrilaren l 7an eginda­ ko bilkuraren akta onartzea.
  1. Obra baimena ematea Ane Agiriano Mendizabali Loiolako Igna­ zio Etorbidea 61 behean dauden C eta D etxebizitzak lotzeko beharrezkoak diren lanak egiteko.
  1. Buiztinzuriko Errebala 12ko jabekideei obra baimena ematea ai­ patutako helbidean dagoen eraikineko teilatua eraberritzeko lanak egiteko.
  1. Arana Goikoa, 14ko jabekideei eraikuntza horretan irisgarritasu­ na hobetzeko eskatu duten obra-baimena ematea.
  1. Urrestilla 228an dagoen Ibarluze etxeko jabekideei hirigintza baimena ematea eraikuntzako fatxadak birgaitzeko.
  1. Caldereria Aizgo S.L. enpresari Badiolegitxo eremuko 4 pabi­ lioian 6-7 autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaiko jartzeko baimena
  1. Odria auzoko 06-65 eta 06-63 partzelatan dagoen nekazaritza us­ tiategiko eraikuntza legeztatu eta handitzeko hirigintza baimena ematea.

Galdera erreguen atalean EAJko Amaia Etxeberria Etxeberriak hi­ tza hartu eta azoka plazaren erabilera irekia al den galdetu du.

Udalburuak hitza hartu eta herritarrek aukera dutela azoka plazan egoteko erantzun dio.

2023ko otsailaren 16a

Udalaren Idazkaria

Olatz Eizaguirre Orbegozo

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea