HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2022ko ABENDUAREN 13an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.
Azpeitian, 2022ko abenduaren 13an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.
Bertan izan da Udalaren arkitektoa den Arturo Rivas Martin.
Udalaren idazkari den Olatz Eizagirre Orbegozok eman du ekitaldiaren fede.
Honako akordioak hartu dira:
1.- Herriaren Gobernu Batzordeak 2022ko azaroaren 8an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Estanislao Narbaiza Guridik bere nekazal ustiapeneko lursailen maldak leuntzeko obra baimen eskaria onartzea.
3.- Buztinzuriko errebala 8-ko jabekideek igogailu bat jartzeko egindako eskaera dela eta, sustatzaileari eranskin bat aurkezteko eskatzea, desjabetzearen izapideari ekin ahal izateko, alternatiba posibleak aurkezteko. Era berean, egitasmoaren berri ematea beheko solairuko lokalaren jabeari, igogailua jartzeko alternatibak proposa ditzan.
4.- Oianguren baserriaren zati bat eraberritu eta bigarren etxebizitza bat egiteko exekuzio proiektua onartzea.
5.- Urkide Zerbitzuak S.A-k Basarte eremuan dagoen gasolindegian ibilgailuak garbitzeko instalazioa jartzeko obra lizentzia ematea.
6.- Lyntia Noetwork S.A.-k Garmendia auzoan zuntz optikoko kanalizazioa egiteko eskatu duen obra lizentziari baimen baldintzatua ematea.
7.- Aitor Berasategi Izarraitz auzoan, Aldamar eta Aiztarri-gaineko bezala ezaguna den terrenoan egindako esplanada legeztatu eta bertan 15 m2-ko txabola bat jartzeko egindako eskaera ez onartzea eta lursaila, interesdunaren kontura jatorrizko egoerara lehengoratzeko beharra adieraztea.
8.- Gipuzkoako Ur Kontsorzioak Arana Goikoan hornidura eta saneamendua berritzeko egitasmoaren berri izatea.
9.- Gipuzkoako Ur Kontsorzioak ur hornidura sareen kontserbazio eta mantentze lanen barnean mikrosektorizazioa proiektuaren berri izatea.
10.- Azpeitiko Ekindar S.Coop-k Urrestillako 15. poligonoko 79 kaminazpi lurzatian 1 MW-ko plana fotovoltaikoa jartzeko beharrezkoak diren lanak egiteko proiektu teknikoaren gainean emandako ebazpenen berri izatea.
Azpeitia, 2022ko abenduaren 29a.
UDALAREN IDAZKARIA
Olatz Eizaguirre Orbegozo