wrapper

Azaroaren 8an egindako Gobernu Batzordearen laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2022KO AZAROAREN 8an
HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2022ko azaroaren 8an Udaletxeko bilkura-areto nagu­ sian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bil­kuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakizeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1. Herriaren Gobernu Batzordeak 2022ko irailaren 22an egindako bilkuraren akta onartzea.

2. Zabaltzen Sart Elk.Koop-k sustatuta Barrenetxe auzoa 4 behean, gizarte eguneko zentroa egokitzeko beharrezkoak diren lanak egiteko obra bai­ mena ematea.

3. Distribución Supermercados S.L.-ri baimena ematea, Azpeitiko San Martín Estrata eta Foru lbilbidean lehendik dagoen merkataritza zentroak bere jarduera legeztatzeko beharrezkoak dituen lanak egiteko.

4. Lyntia Network S.A.U.k, Anardi industrialdea 7an zuntz optiko kanalizazioa egiteko eskatu duen obra lizentziari baimena ematea.

5. Jose Artetxe 6ko jabekideei obra baimena ematea etxepeko sota­ noaren estrukturan egin behar diren eraberritze lanak egiteko.

6. Oñatz auzoa 168an dagoen Oñatzaundi baserriko teilatua eraberritzeko obra baimena ematea Jose Azkune Suduperi, Koxki Eraikuntzak S.L.k egindako Segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterlanaren arabera.

7. Jon Larrañaga Argaiak Izarraitz Auzoa 50ean dagoen Otzokua baserriko biltegian akuilu bat egiteko eskatutako obra baimena ez ematea neka­ zaritza alorreko administrazioak emandako txostenak dioenez gaur egun base­rriak dituen beharretarako proposatu den egitasmoak ez baitu bideragarritasunik.

8. Arrite S.L.ri Enparan kalea 12ko orubean 16 etxebizitza eta apartamentuak eraikitzeko lanetarako aurkeztu duen proiektu aldaketa onartzea.

Ez dago galdera edo erregurik.
Azpeitia, 2022ko azaroaren 14a

UDALAREN IDAZKARIA,

 

Olatz Eizaguirre Orbegozo

 

Iragarkia

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea