wrapper

Irailaren 22an egindako Gobernu Batzordearen laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2022KO IRAILAREN 22AN EGINDAKO OHIZKO BILKURA.

Azpeitian, 2022ko irailaren 22an, Udaletxeko bilkura-areto  nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2022ko uztailaren 1ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Lorea Aizpurua Merinok Santutxo auzoa, 4ko jabekideen izenean eraikuntza honetan igogailua jartzeko egindako eskaerari obra baimena ematea.

3.- Miren Edurne Oñatibia Lehr-ek  Aratz Erreka, 251n dagoen Olaberri baserria eraberritzeko eskatutako baimena ematea.

4.- Xabier Bidezabal Larrañagaren izenean Julen Luzuriaga Zabaletak Urrestillako Kalebarrena 22-3C etxebizitza eta trastelekua lotzeko egindako eskaerari obra baimena ematea.

5.- Mikel Aramendi Lesakak eta Nekane Aramendi Lesakak Oñatz auzoa, 158an dagoen Urdanzuri baserria berreraikitzeko egindako eskaerari obra baimena ematea.

6.- Francisco Javier Landa Echeverriaren izenean Lander Berasategi Gesalagak egindako eskaera onartzea , Eizagirre auzoa, 305n dagoen Atxaran Goikoa baserria eraberritzeko.

7.- Corrugados Azpeitia S.L.ren izenean Rafael Pérez Montes Gil-ek egindako eskaera onartzea, Metales VELA S.L.ri emandako baimenaren titularitate aldaketarako.

8.- Ignacio Gurrutxaga Bereziartuak, Salbe auzoa, 19ko eraikuntzaren teilatua konpontzeko egindako eskaera onartzea.

9.- Azpeitia Berritzen S.A.k sustatu duen Eliz kale 26-28 orubean bideratu den eraikitze-proiektuaren aldaketari dagokion dokumentazioaren berri ematea

10.- Loiola auzoa, 25eko eraikinaren teilatua eraberritzeko eta teilatuaren iparraldeko isurialdean bi terraza irekitzeko Udalak onartutako proiektuaren aldaketa onartzea.

Ez dago galde edo erregurik.

Azpeitia, 2022ko irailaren 22a

UDALAREN IDAZKARIA,

Iragarkia

Olatz Eizaguirre Orbegozo

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea