wrapper

Urriaren 5eko Gobernu Batzordearen laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2021eko URRIAREN 5ean HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2021eko urriaren 5ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzordeak 2021eko irailaren 7an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Residencial Izarraitz S.Lk sustatuta Julian Elorza, 2an 10 etxebizitza eta trasteroak egiteko exekuzio proiektua onartzea (2021ohan0009).
3.- Telefonica de España SAren izenean Maria Aurora Morote Marcok egindako eskaera Perez Arregi Plaza, 2an dagoen eraikinaren teilatua eta fatxada konpontzeko obra baimena onartzea (2021ohan0010).
4.- Elmubas Iberica SLk Gerra Txiki kalean Industriari lotutako egitasmoari dagokion exekuzio proiektua onartzea.
5.- Jose Mª Bastida Arrietak sustatuta, Loiola Auzoa, 118ko etxebizitzan erantsitako proiektuaren arabera, abiadura murriztuko igogailu bat jartzeko obra baimena onartzea (2021kotx0092).

 

Azpeitia, 2021eko urriaren 5ean
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information