HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2021eko EKAINAREN 1ean HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.
Azpeitian, 2021eko ekainaren 1ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.
Honako akordioak hartu dira:
1.- Herriaren Gobernu Batzordeak 2021eko apirilaren 27an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Maria Ibarlucea Iturralderi obra baimen baldintzatua ematea Igartza baserriaren inguruan ukuilu-biltegi berria eraikitzeko.
3.- Elisabet Urbieta Garateri obra baimena ematea Juan XXIII auzoa, 7 behean dagoen lokalean barrualdeetako ekipamenduen denda bat zabaltzeko beharrezkoak dituen egokitzapen lanak egiteko.
4.- Gaur egun merkataritza establezimenduaren titularra den Caijun Wu-ri obra baimena ematea Aranagoikoa kalea, 1, 2 eta 3an bazar txinatarra handitzeko beharrezkoak dituen egokitzapen lanak egiteko.
5.- Ascensio Azkue Ezenarrori, Olatz auzoan txakurrentzako duen partzelan, zolarria eta ate berria jartzeko zimendu lanak ez legeztatzea baldin eta eraiki nahi den txakurtegiaren jarduera tramitatu bitartean.
6.- Jon Azkoitia Alberdi eta beste batzuei obra baimena ematea Iturralde-Erdikoa baserria berreraiki eta bi etxebizitza egokitzeko.
7.- Ana Galarraga Leundari hiru hilabeteko epea ematea Sokin baserriko bi eraikuntzen arteko mehelina konpontzeko.
8.- Netzer Bereciatua Cendoyari, Izarraitz auzoa, 22an dagoen Gaztañadizabal baserriaren terrenoetan txabola bat eraikitzeko obra baimena ematea nekazaritzako tresnak gordetzeko.
9.- Promociones Leku Eder SAri, lan baimena ematea Hiri Antolamenduaren Plangintza Orokorraren baitan “Esklabak-Iturzulo” 4.3 Hirigintza azpieremurako 20.4.3.1 partzelan 4 eta 5 portalak eraikitzeko (28 etxebizitza).
Azpeitia, 2021eko ekainaren 22a
UDALAREN IDAZKARIA,
Olatz Eizaguirre Orbegozo