wrapper

Apirilaren 27ko Gobernu Batzordearen laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2021eko APIRILAREN 27an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2021eko apirilaren 27an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzordeak 2021eko martxoaren 23an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Azpeitiko herri-bideen inbentarioan jasota dagoen 018078bmb bidea zabaltzeko Unai Gallaga Azkunek aurkeztu duen egitasmoa ontzat ematea.
3.- M. Olatz Agirre Odriozolak Oranda-Behekoa baserriaren lurretan, bizitza bakarreko baserria eraikitzeko proiektuan aurkeztu diren aldaketak onartzea.
4.- Juan Antonio Oruezabal Guridik egin dituen lur mugimenduak eta makinarekin egin diren sasi garbitze lanak legeztatzea.
5.- Etxe-Alai auzoa 9ko jabekideei obra baimena ematea eraikuntza honetako teilatua eta fatxada eraberritzeko.
6.- Izarraitz auzoa, 72an dagoen Egurtza-behekoa baserriaren inguruan ukuilu bat eraikitzeko aurkeztutako legeztatze proiektua onartzea.
7.- DYAri Erlo tontorrean dauden eta Altuna y Uria enpresaren jabetzakoak diren etxola eta antena bat berriztatzearen inguruko aukerari ezezko erantzuna ematea, kokagunea ez delako egokia.
8.- Antonio Olaizola Soraluzeri, Agite baserriaren ustiategiari lotua eraikitako txabola edo estalpea legeztatzea.

Azpeitia, 2021eko maiatzaren 7a
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Laburpena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information