wrapper

Martxoaren 23ko Gobernu Batzordearen laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2021eko MARTXOAREN 23an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2021eko martxoaren 23an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra lehenengo deialdian eta ohizkanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2021eko otsailaren 2an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Ana Galarraga Leundak eskatuta, Loiola auzoa, 98an dagoen Sokin baserria eraitsi eta berreraikitzeko Exekuzio proiektua onartzea.

3.- Santos eta Iosu Uria Lopetegik Loiola auzoa 90ean dagoen Berrosueta-Goena baserria eraberritzeko aurkeztu duten Exekuzio proiektua onartzea.

4.- Loiola auzoa, 25eko jabekideei eraikinaren teilatua eraberri-tzeko eta teilatuaren iparraldeko isurialdean bi terraza irekitzeko obra baimena ematea.

5.- Buztintzuriko errebala 3ko jabekideei eraikinaren mehelinaren fatxada eraberritzeko obra baimena ematea.

Azpeitia, 2021eko apirilaren 8a
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Laburpena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information