wrapper

Otsailaren 2ko Gobernu Batzordearen laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2021eko OTSAILAREN 2an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2021eko otsailaren 2an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzordeak 2020ko abenduaren 1eko bilkuraren akta onartzea.
2.- Azpeitia Berritzen SAk aurkeztuta, Elizkale 24, 26 eta 28 orubetan tutoretzapeko etxebizitzak, eta beheko solairuan lokal komunitario bat helburu izango duen eraikuntza eraikitzeko egitasmoa onartzea eta aurkeztu den Exekuzio Proiektua onartzea.
3.- Arrite SLri Enparan kalea, 12ko orubean 16 etxebizitza eta apartamentuak eraikitzeko lanetarako lizentzia ematea.
4.- Residencia Izarraitz SLri Julian Elortza etorbidea 2ko orubean, eraikuntza eraitsi ondoren, 10 etxebizitza eta trasteroak eraikitzeko baimena ematea.
5.- Daniela Dominguez Domenichettiri obra baimena ematea Txaribarko errebaletik hilerrira iritsi baino 150 m lehenagoko bidexkatik gorantz dagoen partzelan lanabesentzako 15 m2ko txabola bat eraikitzeko.
6.- Ana Galarraga Leundak, Loiola auzoa, 98an dagoen Sokin baserriko lanekin jarraitu aurretik beharrezkoa izango du Exekuzio Proiektua aurkezta eta etorkizunean egin nahi diren lanak zehaztea. Bitarte horretan eraikitze lanak eten egingo dira.
7.- Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak Corrugados Azpeitia plantaren aktiboak subastan jaso dituen Metales Vela SLUri ingurumen-baimena eman dio ekipoak eta makineria desmuntatu, moztu eta garraiatzeko.

- 1766 Matxinada kalea 1eko jabekideei eraikuntzako fatxada eraberritzeko udal-baimenaren berri eman da.

Azpeitia, 2021eko otsailaren 18a
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea