wrapper

Oharrak

Urriaren 6ko Gobernu Batzordearen laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2020KO URRIAREN 6AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2020ko urriaren 6an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohiko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzordeak 2020ko irailaren 8an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Salbe auzoa, 6ko jabekideei fatxada eraberritzeko obra baimena ematea.

3.- Done Jakue kalea, 8ko jabekideei eraikinaren estalkia birgaitzeko obra baimena ematea.

4.- Antonio Olaizola Soraluceri, Agite baserriaren inguruan eraiki duen txabola legeztatzeko, proiektu teknikoa aurkeztea eskatzen zaio.

5.- Sociedad Estatal Correos y Telégrafos SAri, Loiolako Ignazio etorbidea 25-27 behean dagoen posta-bulegoan barne-erreforma egiteko obra baimena ematea.

6.- Antonio Altuna Unanueri Izarraitz auzoa 4an dagoen Zabalia baserriaren estalkia birgaitzeko obra baimena ematea.

Azpeitia, 2020ko urriaren 20a
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information