wrapper

Irailaren 8ko Gobernu Batzordearen laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2020ko IRAILAren 8an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2020ko irailaren 8an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzordeak 2020ko uztailaren 7an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Manufacturas Marpe SLk Garmendigain, 10ean duen jardueran autokontsumorako 100 kWn-ko eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektua gauzatzeko obra lizentzia ematea.

3.- Txaribar errebaletik hilerrirako bidean (07-334 partzela) egin-dako hondaketa lanak legeztatzeko dokumentazio berria aurkeztu beharko da.

4.- Arana kalea, 2ko jabekideei igogailua jartzeko eskatu duten obra-baimena ematea.

5.- Sarralle Servicios Generales S.L.ri obra baimena ematea Orendaundi kalea, 7an enpresa honek duen pabiloiaren fatxadan leihoak jartzeko eta pabiloiaren barrualdeko bananketak egokitzeko.

6.- Gobernu Batzordeak 2008ko abenduaren 18an emandako obra baimena eguneratzea, hori horrela, Maria Olatz Agirre Odriozolak Oranda Behekoa baserriaren lurretan, pertsona ezinduarentzat, bizitza bakarreko baserria eraikitzeko baimena ematea.

7.- Elisabeth Machado Iparraguirreri eta Aitor Arregui Juaristiri Izarraitz auzoa, 54an dagoen Zabalaga Goikoa baserria eraberritzeko obra baimena ematea.

Azpeitia, 2020ko irailaren 24
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information