wrapper

Oharrak

Uztailaren 7ko Gobernu Batzoredearen laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2020ko UZTAILAren 7an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2020ko uztailaren 7an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2020ko ekainaren 2an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Elosiaga auzoa, 364an dagoen Kanpaskua baserria eraitsi, hura berreraiki eta bertan etxebizitza bakarra eraikitzeko Exekuzio Proiektua onartu da.

3.- Amaya Agirre Odria eta Imanol Soraluce Echanizek Elosiaga auzoa, 355ean dagoen Arizmendi baserria eraberritzeko aurkeztu duten Exekuzio proiektua onartzea.

4.- Arkaitz Egaña Calderon-i Euskal Herria kalea, 31n dagoen GAROA ostalaritzako establezimenduan eraberritze lanak egiteko obra baimena ematea.

5.- Txaribar errebaletik hilerrirako bidean egindako hondaketa lanak legeztatzeko Daniela Cristina Dominguez Domenichettiri dokuimentazio osagarria aurkezteko eskatzea.

6.- Elisabeth Machado Iparraguirrek eta Aitor Arregui Justistik egindako eskaerari buruz, Izarraitz auzoko Zabalaga Goikoa baserria eraberritzeko obra baimenari dagokiona, espediente osoa erakusgai jarriko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta inguruko auzokideei ere entzunaldi epea emango zaie.

7.- Estanislao Narbaiza Guridik Narzabal baserriko lurrak berdintzeko eskatu duen baimena ematea onartu da.

8.- Santuario de Loyolaren izenean Ignacio Echarte Oñateri Loiolako Gogarte Etxeko sotoko solairuan obrak egiteko baimena ematea.

9.- Joseba Exposito Ibarmiari obra baimena ematea Agirre auzoa, 2-2. B etxebizitzan eraberritze lanak egiteko.

10.- Artzubia etorbidea 18an dagoen Mariaren Sierbak lekaime etxearen teilatua eraberritzeko obra baimena ematea,

Azpeitia, 2020ko uztailaren 27a
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

 

Akta

 

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information