HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2020KO OTSAILAREN 4AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.
Azpeitian, 2020ko otsailaren 4an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra lehenengo deialdian eta ohizkanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.
Honako akordioak hartu dira:
1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2019ko abenduaren 3an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Lan Trans SLri obra baimena ematea Anardi area 2an argi indar hartunea berritzeko kanalizazioa egiteko.
3.- Tecnicur Curvados y Mecanizados SLLri obra baimen baldintzatua ematea Anardi area 2an argi indar hartunea berritzeko kanalizazioa egiteko.
4.- Gerodan S. Coop.ri obra baimena ematea Anardi area 2an argi indar hartunea berritzeko kanalizazioa egiteko.
5.- Loiolako Ignazio etorbidea, 1-17ko jabekideei obra baimena ematea garajeen sabaia konpontzeko.
6.- Buztintzuriko errebala 2ko jabekideei eraikina eraisteko lanetarako lizentzia ematea.
7.- Buztintzuriko errebala 2-4 orubean 12 etxebizitza, lokalak eta anexoak eraikitzeko aurkeztu duen Exekuzio Proiektua eta Telekomunikazio Proiektua onartzea.
8.- Santos Uria Lopetegiri obra baimena ematea Loiola auzoa, 90ean dagoen Berrosueta-Goena baserria eraberritzeko.
Azpeitia, 2020ko otsailaren 12a
IDAZKARIA,
Olatz Eizaguirre Orbegozo