wrapper

Abenduaren 3ko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2019KO ABENDUAREN 3AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2019ko abenduaren 3an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatzak 2019ko azaroaren 12an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- 2020. ekitaldirako aurrekontua onartzea.
3.- Azpeitiko Udalerriko Eguneko arretako zerbitzua arautzen duen udal-arautegiari hasierako onarpena ematea.
4.- Azpeitiko Udalarentzat eta bere erakunde autonomiadunentzat datuen babeserako delegatua izendatzea.
5.- Gurasotasun-baimenak parekatzeko erabakia udalaren, bere erakunde autonomiadunen eta Azpeitia Berritzen S.A.ren langileentzat.
6.- Done Jakue kalean etxebizitza babestuak eraikitzeko Azpeitia Berritzen SAk behar duen finantzazio mailegua baimentzea.
7.- 2019ko Euskararen nazioarteko egunerako adierazpena.
8.- Alkatetzak, abuztuan eta irailean emandako ebazpenen berri ematea.
9.- Ez dago galdera edota erregurik.

Azpeitia, 2020ko urtarrilaren 13a
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea