wrapper

Abenduaren 3ko Gobernu Batzordeko laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2019KO ABENDUAREN 3AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA
Azpeitian, 2019ko abenduaren 3an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra lehenengo deialdian eta ohiz kanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2019ko azaroaren 12an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Idoia Iriarte Goenagari gaur egungo Elosiaga auzoa, 364an dagoen Kanpaskua baserria eraitsi, hura berreraiki eta bertan etxebizitza bakarra eraikitzeko obra baimena ematea.
3.- Jon Ezama Eizmendiri Jose Artetxe kalea, 13-1. etxebizitza eraberritzeko obra baimena ematea.
4.- Usoa Olaizola Garmendiari Oñatz auzoan dagoen Garin baserriko ukuilua egokitzeko obra baimena ematea.
5.- Establezimendu komertzialak jartzeko hirigintzako irizpideak finkatzea.
6.- Iñaki Txapartegi Begiristainek bere jabetzako lursail batean bidea egokitzeko obra baimen eskaeraren erabakia atzeratzea.
7.- Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailari, Urrestilla auzoko eskolaurrearen lokalak erabiltzeko duen administrazio baimenaren luzapena eskatzea beste bost urterako.
8.- Garmendia auzoa, 10eko eraikuntzaren inspekzio teknikoa onartzea.

Azpeitia, 2019ko abenduaren 27
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information