wrapper

Urriaren 1eko Gobernu Batzordeko laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2019KO URRIAREN 1EAN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2019ko urriaren 1ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra lehenengo deialdian eta ohiz kanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Ohiko bilkuren eguna aldatzea.

2.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2019ko uztailaren 17an egindako bilkuraren akta onartzea.

3.- Aranagoikoa kalea, 12ko jabekideek, eraikuntza horretan irisgarritasuna bermatzeko emandako obra baimenaren aldaketa onartzea eta beste eskailera zati bat aldatzea.

4.- Foru pasealekua 18ko Enparan Dorretxean, teilatuko obrak egiteko FUNDACIÓN BANCARIA KUTXA/KUTXA BANKU FUNDAZIOAren izenean Ander Aizpurua Susperregik egindako obra baimen eskaera abatzi aurretik, dagokion txostena eskatzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuari.

5.- Biele S.A.k eskatuta, Larrañaga area 1ean, lantokiaren aurrealdean proposatu den aparkalekua asfaltatzeko obra baimena ematea.

6.- Perdillegi kalea 2an dagoen CEIP KARMELO ETXEGARAI HLHI ikastetxean sukaldea birgaitzeko obra baimena ematea.

7.- Gipuzkoako Ur Kontsortzioak aurkeztu duen proiektua, uraren ziklo integralari dagokion kudeaketarako obran barruan Loiolatxotik Sanjuandegiraino saneamendua eta ur-horniketa egiteko baimena.

8.- Juan eta Gurutz Mirena Aranaga Aldalurri Kalebarrena kalea, 14an dagoen lehen pisuko etxebizitza banatzeko baimena ematea.

9.- Amaya Agirre Odria eta Imanol Soraluce Echanizi, Elosiaga auzoa, 355ean dagoen Arizmendi baserria eraberritzeko baimena ematea.

10.- Azpeitia Berritzen S.A.ri, Done Jakue kalea, 7an 4 etxebizitza eraikitzeko aurkeztu duen Exekuzio Proiektua eta Telekomunikazio Proiektua onartzea.

11.- Urrestillako Eizagirre baserriaren aurri-egoera. Herriaren Gobernu Batzordeak 2018/11/06 bilkuran hartutako erabakiaren berraztertze errekurtsoa.

12.- Herriko eraikuntzen inspekzio teknikoak:
- Landeta etorbidea, 5
- Garmendia auzoa, 6
- Garmendia auzoa, 12
- Elizkalea, 2
- Elizkalea, 16
- Elizkalea, 18

Azpeitia, 2019ko urriaren 16a
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information