wrapper

Oharrak

Uztailaren 17ko Gobernu Batzordeko laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2019KO UZTAILAREN 17AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2019ko uztailaren 17an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra lehenengo deialdian eta ohiz kanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzordearen eraketaren berri eman eta maiztasuna zehaztea.
2.- FUEL TRUC SLren izenean Rui-Manuel Alvez Gonçalves-i Anardi eremuko 15.954 m2ko finkan bananketa baimena onartzea.
3.- Biele S.A.ren izenean Maider Aizpuruk egindako idatzia Urrestilla bidean dagoen aparkalekuari kalifikazio industriala emateko eskaerari buruz, jakinarazi nahi da hirigintza mailan dagokion azterketa egingo dela eremu honetako beharrak eta aukerak baloratzeko.
4.- Ibai-Ondo Fundiciones S.A.ren izenean Carlos Templado Vallejok, Landetan duen pabiloiaren teilatua aldatzeko obra baimenari buruz, Herriaren Gobernu Batzordeak aho batez ontzat eman dute Alkatetzak 2019ko uztailaren 16an emandako Ebazpena, dagokigun obra baimena onartzen duena.
5.- Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plangintza Orokorraren baitan “Alde Zaharra” 1 zenbakia duen hirigintza eremuaren barruan 1.1 azpieremuan 54 etxebizitza, garaje eta lokalak eraikitzeko Exekuzio proiektua onartzea, Zinealdea S.L.k aurkeztutakoa.
6.- Ondorengo eraikuntzen inspekzio teknikoak:
- Garmendi kalea, 11
- Txaribarko errebala, 4
- Urbitarte auzoa, 2
- Arana kalea, 3
- Done Jakue kalea, 18
- Perez Arregi plaza, 5
- Elizkalea, 11
- Arana Goikoa kalea, 13

Azpeitia, 2019ko uztailaren 24a.
UDALAREN IDAZKARIAK,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information