wrapper

Maiatzaren 7ko Gobernu Batzordeko laburpena

GOBERNU BATZORDEAK 2019KO MAIATZAREN 7AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2019ko maiatzaren 7an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Gobernu Batzordea osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2019ko apirilaren 2an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Buztintzuriko errebala, 2-4an dagoen partzelan etxebizitzak eraikitzeko obra baimena ematea Azpeitia Berritzen S.A.ri.

3.- Loiolako Ignazio etorbidea, 65-67 behean desgaitasuna duten pertsonentzat Eguneko zentroa egokitzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu duen ekimenaren interes berezia aitortzea.

Loiolako Ignazio etorbidea, 81-83 beheko solairuan desgaitasuna duten pertsonentzat bi zuzkidura-bizitoki egokitzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu duen ekimenaren interes berezia aitortzea.

4.- Herriko eraikuntzen inspekzio teknikoak:
- Soreasu auzoa, 7
- Kaletxiki 4
- Kaletxiki 2
- Enparan kalea, 43
- Artzubia etorbidea, 25

Ez dago galdera edota erregurik.

Azpeitia, 2019ko maiatzaren 17a

UDALAREN IDAZKARIAK,
Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information