wrapper

Martxoaren 14ko Gobernu Batzordeko laburpena

GOBERNU BATZORDEAK 2019KO MARTXOAREN 14AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2019ko martxoaren 14an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohiz-kanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Gobernu Batzordea osatzen duten zinegotzi guztiak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzordeak 2019ko otsailaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Azpeitia Berritzen S.A.k aurkeztuta, Hiri Antolamenduaren Plan Orokorreko (HAPO) “Arana Ingurunea” 4. HE eremuko “Esklabak-Iturzulo” 4.3. azpieremuko dagokion partzeletan etxebizitza babestuak eraikitzeko Exekuzio Proiektua onartzea.

3.- Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta, Loiolako Ignazio etorbidea, 65-67an eguneko zentro baten egokitzapen lanetarako lizentzia ematea.

4.- Crossfit Zarautz S.L.ren izenean Luis Mari Ibañez Villarrek eskatuta, Arretxe kalea 7an dagoen lokalean, kirol jarduera jartzeko beharrezkoak diren egokitzapen lanak egiteko obra baimena ematea.

5.- Lucio Amenabar Agestak, Etxe-Alai auzoa 3 behean, “Coviran” janari-denda eraberritzeko aurkeztu duen egitasmoa eta horretarako egin behar diren egokitzapen lanak baieztatzea.

6.- Ontzat ematea Promociones Leku-Eder S.A.k Loiolako Ignazio etorbidean dagoen Esklabak eraikuntzan bikarioaren etxean eraberritze lanak egiteko aurkeztu den proposamena.

7.- Sebastian Gurrutxaga Agirrek egindako kontsultari erantzuna eman aurretik, espediente osoa bidali eta dagokion txostena eskatzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuari, Loreto baserria ukuilu eta almazen izateko arazorik egongo al litzakeen jakiteko.

8.- Azpeitia-Urrestilla bizikleta eta oinezkoentzako bidearen eraikuntza proiektua egitasmoan lursailen jabeek GFAn egindako alegazioei buruzko txostena.

9.- Loiolako Ignazio etorbidea, 2-18: 857/01 Errekurtsoan EHANek 2019ko otsailaren 20an emandako autoa.

10.- Ondorengo eraikuntzen inspekzio teknikoak:
- Enparan kalea, 9
- Enparan kalea, 39
- Nuarbe auzoa, 18

Azpeitia, 2019ko martxoaren 27a
UDALAREN IDAZKARIAK,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea