wrapper

Oharrak

Urtarrilaren 15eko Gobernu Batzordeko laburpena

GOBERNU BATZORDEAK 2019KO URTARRILAREN 15EAN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2019ko urtarrilaren 15ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohiz-kanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Gobernu Batzordea osatzen duten zinegotzi guztiak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzordeak 2018ko azaroaren 6an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Iban Izagirre Urangari, Enparan kalea, 30ean tatuaiak egiteko establezimendua jartzeko aurkeztu duen dokumentazioa osatzea eskatzen zaio.

3.- Orange Espagne S.A.U.ri hirigintzako jardueraren titularitate aldaketa tramitatzea, Retevisión Móvil S.A.k, Arauntza baserriaren inguruetan telefonia zelularrerako base-estazio bat jartzeko egindako obrari dagokiona.

4.- Edurne Sáenz de Samaniego Berganzok Euskal Herria kalea, 31 behean dagoen lokalean janarien eta edarien salmentarako establezimendua jartzeko aurkeztu duen egokitzapen lanen urrekomunikazioa ontzat ematea.

5.- Iosu Larrañaga Irazueguiri obra baimena ematea Loiolako Ignazio etorbidea, 69 behean dagoen lokalean, entrenamendu pertsonalizaturako zentroa jartzekoa behar dituen egokitzapen obrak egiteko.

6.- Pedro Rajado López-ek Salbe auzoa, 35 behean dagoen lokalean tatuaien estudio bat eta denda jartzeko aurkeztu duen egokitzapen lanen aurrekomunikazioa ontzat ematea.

7.- Ambulancias Gipuzkoa S. Coop. enpresari bere anbulantzia aparkatzeko duen baimenaren lekuz aldatzeari ezezko erantzuna ematea.

8.- FIRMMA SYSTEM S.L.ren izenean Imanol Idiazabal Lasak, Arretxe kalea, 10ean marmolezko panel aglomeratuak eta krionezko panelak mekanizatzeko eta gainazal tratamendua emateko jarduera bat jartzeko beharrezkoak diren lanak egiteko obra baimen baldintzatua onartzea.

9.- Miren Osane Amilibia Guridik Nuarbe auzoko Bideburu 27-28 etxea eraitsi eta bertan berria eraikitzeko aurkeztu duen kontsulta Udalaren arkitektoaren bidez egindako txostenaren bidez erantzutea.

10.- Jai-Alai jatetxean egin nahi den egungo teilatuaren estalpeazalera handitzeko obra baimenik ez ematea, indarreango planeamenduak ez duelako aukera hori aurreikusten eta Jai-Alai jatetxean okatuta dagoen partzelan egin nahi diren urbanizazio lanak baimentzea.

11.- Basozabal Jauregiaren III. Faseko lanak amaitu ondoren Maider Olaizola Zubeldiak aurkeztu duen obra amaierako ziurtagiria jasotzea.

12.- Muno S.A.ren izenean Iñaki Soraluceri Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plangintza Orokorreko “Landeta” 18. H.E. eremuan 18.4 “Urbitatxo alde” azpieremurako industriarako pabiloi bat eraikitzeko Exekuzio Proiektua onartzea.

13.- Loiolako Ignazio etorbidea, 2-18: 857/01 Errekurtsoan EHANk emandako 455/03 epaia dela eta, Udalak dagozkion erabakiak hartuko ditu epaia betetzeko tramitazioan.

14.- Ondorengo eraikuntzen inspekzio teknikoak:
- Urrestillako Kaleaundia, 2.
- Urrestillako Kaleaundia, 4.
- Urrestillako Kaleaundia, 6.
- Elosiaga auzoa, 378 - Iturralde-erdikoa baserria.
- Elizkalea, 20.
- Erdikalea, 30.
- Foru ibilbidea, 18.
- Landeta etorbidea, 15.
- Landeta etorbidea, 28.

15.- Ez dago galdera edota erregurik.

Azpeitia, 2019ko urtarrilaren 23a
UDALAREN IDAZKARIAK,

Olatz Eizagirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information