wrapper

Martxoaren 6ko Gobernu Batzordeko laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2018KO MARTXOAREN 6AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2018ko martxoaren 6an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2018ko otsailaren 6an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Fundación Tecnalia Research And Inn empresari, Anardi area, 9an dagoen pabiloian Suaren aurkako segurtasun-laborategi jarduera bat jartzeko beharrezkoak diren lanak egiteko obra baimena ematea.

3.- ELMUBAS IBERICA S.L.ren izenean Jose Maria Bastida Loinaz-i obra baimena ematea Gerratxiki kalean dagoen pabiloian “edificio Jateko-Lazkano” zimendu lanak egin eta 53 metroko altuera eta 70 metroko besoa duen dorre-garabia bat jartzeko modu iraunkorrean eta zimentatze-lanak egin ondoren 22,80 metro altuko 6 silo jartzeko.

4.- Loiolako Santutegiaren izenean Juan Miguel Arregik eskatuta, Gogartetxeko barne patioan areto balioanizdun bat eraikitzeko obra baimena ematea.
5.- Loiolako Ignazio etorbidea, 63-65-67ko eraikinaren teilatuan iragazgaizte lanak egiteko Udalak 2017ko abenduaren 12an onartu zuen proiektu teknikoaren aldaketa onartzea.

6.- Garmendia auzoa, 13ko jabekideei eraikuntza horretan igogailua jartzeko eskatutako obra baimena ematea.

7.- Maider Olaizola Zubeldiak, Perez Arregi plaza 6 behean dagoen lokalean, arkitektura estudioa jartzeko egingo dituen egokitzapen lanak ontzat ematea.

8.- Korrale tabernan bi leiho berri ateratzeko obra baimenaren legeztatzea, hurrengo bileran aztertuko da.

9.- Euskal Herria kalea, 34ko jabekideen idatzia, igogailua jartzeko emandako lizentzia aldatu eta onartu den espaloia baino handiagoa hartzeari buruzko eskaera erabaki gabe lagatzea.

10.- Azpeitiko Udalak eta Azpeitiko Kontzepzionista Frantziskotarren Erlijio-elkarteak 2007ko apirilaren 16an hitzarmen bat sinatu zuten, eta horren bidez adostu zuten lekaimeen lurren zati bat erreserbatzea epe ertainera Udalak onartuko zuen hirigintza antolamenduan sartzeko. Hitzarmen berean antolamenduaren erabilera nagusiak ere zehaztu ziren.
Gobernu batzordekideek hitzarmenaren inguruan hausnarketa bat eta horretarako eman behar diren pausuak ematearen alde azaldu dira

11.- Oilagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteak arrantza sustatzeko bideratzen duen jarduerarengatik laguntza onartzea -hitzarmena-.

12.- Auzarazako egoera administratiboa azaltzea.

13.- Herriko eraikuntzen inspekzio teknikoak:

Arana kalea, 19
Paulo VI auzoa, 14
Enparan kalea, 29
Urbitarte auzoa, 4
Iñaki Azpiazu kalea, 10
Plaza Nagusia, 9
Azpeitia, 2018ko martxoaren 15a
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information