wrapper

Otsailaren 6ko Gobernu Batzordeko laburpena

Azpeitian, 2018ko otsailaren 6an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2017ko abenduaren 12an (abenduaren 18an amaitua) egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Doigore S.A.ren izenean Borja Gabilondo Ansorenari Erdikale 21 behean trastelekuak egiteko obra baimena ematea.

3.- Automáticos Txomin SAren izenean Domingo González Teijeiro-ri, Ildefonso Gurrutxaga kalea, 10 behean dagoen lokalean berriztatze lanak egiteko baimena ematea, Joku-aretoa edo “B” motako jarduerari egokitzeko.

4.- Másmóvil Broadband SAU enpresaren izenean Álvaro Castillo Realek, herrian zehar telekomunikaziorako fibra optikoa sartzeko planaren proposamena onartzea.

5.- Albaitari Klinika CBren izenean Maider Odria Ortiz-ek, Euskal Herria kalea, 34 behean dagoen albaitari klinika handitzeko, eta gainean duen solairuarteko lokal batekin lotzeko egingo dituen egokitzapen lanak ontzat ematea.

6.- Done Jakue kalea, 1eko jabekideen izenean Xabier Arrizabala Alberdik eskatutako obra baimena ematea aipatutako eraikinaren fatxadan eraberritze lanak egiteko.

7.- Luis Mª eta Juan Miguel Arocenak Oñatz auzoan dagoen ustiategian borda mantentzeko baimen baldintzatua ematea.

8.- Ondoren aipatuko diren eraikinen inspekzio teknikoak:

Kaletxiki, 6
Loiola auzoa, 7
Erdikale, 8
Goiko kalea, 8
Goiko kalea, 3
Landeta etorbidea, 14
Landeta etorbidea, 12
Foru Ibilbidea, 7
Elizkale, 15
Erdikale, 18
Buztintzuriko errebala, 2

Azpeitia, 2018ko otsailaren 22a
UDALAREN IDAZKARIA,

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information