wrapper

Apirilaren 4ko Gobernu Batzordeko laburpena

Azpeitian, 2017ko apirilaren 4an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarrak lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzarrak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2017ko martxoaren 7an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Artzubia etorbidea, 29 bis-eko jabekideek hartu beharreko neurriak zehaztea.

3.- Joan XXIII auzoan dagoen pabiloian supermerkatua jartzeko Herriaren Gobernu Batzordeak 2016ko abenduaren 16an emandako baimenaren azterketa.

4.- HAPO-ren baitan “Arana Ingurunea” 4. Hirigintza Eremuko Esklabak-Iturzulo 4.3 azpieremua.

4.1. Promociones Leku-Eder sustatzaileari jakinarazi zaio beharrezkoa izango duela azpi eremuko urbanizazioaren faseak exekutatzea.

4.2. Alkatetzak 2017ko martxoaren 31n emandako ebazpenaren bidez onartutako bizigarritasun lizentzia berrestea. Proiektua aldatuz egindako lanak legeztatu dira.

5.- Ondorengo eraikuntzen inspekzio teknikoak: Madalena auzoa 3, Joan XXIII auzoa 3, Iñaki Azpiazu kalea, 6.

6.- Ez dago galdera eta erregurik.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information