wrapper

2013ko urtarrilaren 8ko erabakiak

AZPEITIKO HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2013KO URTARRILAREN 8AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2013ko urtarrilaren 8an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Azpeitiko Herriaren Gobernu batzarra lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzarrak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:
1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2012ko abenduaren 4an egindako bilkuraren akta onartzea. 
2.- Arana kalea, 3an igogailua jartzeko obra baimenaren inguruan Joaquin Arocena Gurruchagak aurkeztu duen alegazio idatzia.
3.- Gaizka eta Oroitz Segurola Olaizolak egindako idatzia, Lete-berriko eraikuntzaren Exekuzio Proiektua aurkezteko.
4.- (Loiolako Santutegiak eskatuta) Madalena ospitalaren egitura berritzeko lanak: dokumentazioa osatzea eta Ur Agentziaren txosten eskaera.
5.- Biele S.A.ren izenean Ane Juaristi Azcuek egindako idatzia, erantsitako proiektuaren arabera, kolektore orokorrera saneamendua emateko egin behar diren lanentzako obra baimena eskatzeko.
6.- Jon Azpiazu Balentziagak egindako idatzia, Elizkale, 21eko eraikinaren inspekzio teknikoa aurkezteko.
7.- 2013ko aurrekontuaren inguruko prozedura.
8.- Galdera eta erreguak.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea