wrapper

Apirilaren 1eko Gobernu Batzordeko laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2014ko APIRILAren 1ean HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2014ko apirilaren 1ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-ze-rrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udal-burua buru dela, eta Gobernu Batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:
1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2014ko martxoaren 11n egindako bilkura-ren akta onartzea.

2.- Plangintza Orokorraren baitan "Arana Ingurunea" 4. H.E. eremuan eraikita dauden Loiolako Ignazio etorbidea, 2-18 eraikuntzen legeztapena.

3.- Basozabal jauregian helduen hez-kuntzarako eskola jartzeko exekuzio proiek-tu teknikoa aztertuko da.

4.- Garmendia auzoa, 11ko jabekideei, erantsitako proiektuaren arabera, eraikun-tzan igogailua ipintzeko obra baimena ema-tea.
5.- Jose Luis Arangurenek egindako eskaerari buruz, Magdalena auzoko ermi-taren gainkaldean dagoen baratza batean txabola bat eraikitzeko obra baimenarena, erabaki gabe gelditu da.

6.- Obra baimena ematea Arregi Olai-zola familiari, gaur egungo Gerranzuri base-rria eraitsi ondoren, beste bat eraikitzeko bi bizitzarekin.
7.- Inmogroup S.L.ri, Udalaren Plan-gintza Orokorrean "Izarra" 14 hirigintza ere-muko R-2.1ean eskatutako aldaketak onar-tzea.
8.- Ura Ur agentziak bidalitako idatzia, uren kudeaketari buruzkoa, aztertu eta onartzea.

9.- Arrite S.L.ri, Erdikale, 17-19an prezio itunduko zazpi etxebizitza eta bost apartamentu libre eta lokalak eraikitzeko baimena ematea.

10.- Magdalena auzoa, 12an, oso egoe-ra txarrean dagoen eraikuntza erosteko pro-zedurarekin hastea.

11.- Jose Ignacio Aizpitartek eskatuta, Oñatz auzoa 202ko Zabale baserriaren egi-tura finkatzeko Exekuzio proiektua onar-tzea.

12.- Ez dago galdera eta erregurik.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information