wrapper

2015eko maiatzaren 5eko erabakiak

HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2015EKO MAIATZAREN 5EAN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2015eko maiatzaren 5ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzarrak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzordeak 2015eko martxoaren 31n egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Jose Miguel Iribar Arregik Odria auzoa, 473an Basabe baserriko terrenoetan "txakurtegi" jarduera jartzeko proiektuaren baitan eraikia duen lehen faseko eraikuntza legeztatzeko obra baimena ematea.

3.- Iñaki Uranga Aranbururi, Manipulados Aramburu S.L.ren izenean, Antzibarrena kalea 6ko pabilioian solairuartea eraikitzeko obra baimena ematea.

4.- Odria auzoa, 473an dagoen Basabe baserriaren barruan hiru etxebizitza legeztatzeko obra baimena ez ematea, Jose Miguel Iribar eta beste birek eskatu dutena.

5.- Maria Pilar Jarne Ucinek, Madalena auzoa, 17ko eraikinean obrak egiteko baimen eskaera, hurrengo bileran erabakiko da.

6.- Luis Agote Elolari obra baimena ematea Landetako Ondarre kalea, 1ean dagoen Ondar-Gain etxearen teilatua eraberritzeko eta fatxada estaltzeko.

7.- Azpeitiko azoka plazaren itxitura ordezkatzea, eta eraikuntza sute eta irisgarritasun arautegietara eguneratzeko proiektu teknikoa onartzea.

8.- Jose Ramón Aller-ek, Done Jakue kalea, 8-2. dagoen etxebizitzan egin dituen lanak legeztatzea.

9.- Promociones Leku-Eder S.A.k Plangintza Orokorreko Esklabak-Iturzulo azpieremuko 20.4.3.1 partzelan 1 eta 2 portalak eraikitzeko Exekuzio proiektua aurkeztea.

10.- Goiko kalea, 16ko eraikuntzaren inspekzioari dagokion aktaren aurkezpena. Beharrezkoa izango dute urtebeteko epean lan horiek egitea.

11.- Herriaren Gobernu Batzordeak jakin du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordeak, Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.A. enpresari Azpeitiko herrian Hondakin ez arriskutsuen zabortegi jarduera garatzeko aurretik bazuen Ingurumen Baimen Bateratua aldatu duela eta eraginkortasuna eman diola.

12.- Herriaren Gobernu Batzordekideek Azpeitiko 2013ko Plangintza Orokorraren baitan "Arana ingurunea" 4. H.E.ko 2, 4, 6, 8, 10, 12, 14, 16 eta 18 zenbakidun etxeak Udalak onartuak dituen plangintzekin bat datozela egiaztatzeko Euskal Herriko Justizia Auzite Nagusian tramitatzen ari den prozeduraren berri izan du.

13.- Lasaomendi S.A.k Odria auzoan (Lasaoko Garatxabal inguruan) lur betetzea egiteko obra baimenaren kontsulta datorren bileran azalduko da, informazioa osatu eta gero.

14.- Elosiaga auzoan dagoen Elosu baserria ukuilu bezala utzi eta baserriko terrenoetan etxebizitza bat eraikitzeari buruz, GFaren nekazaritza sailak emandako txostena.

15.- Eizagirre auzoan Arzuaga-Azpi baserriko lehen erabilpen baimena: eraikuntzaren legeztapena.

16.- Ez dago galdera edota erregurik.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea