wrapper

Ekindarreko bazkideek eska dezakete udalaren dirulaguntza
Ekainaren 30era arte eska daiteke dirulaguntza eskaera udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan eginda. Diru laguntza orokorra 500€koa izango da, gehienezkoa ekarpenaren %50a izanik. Egoera ekonomiko zailean dauden herritarrentzako laguntza
Osasun mentalaren inguruko jardunaldia egingo da Azpeitian
Hiru saiok osatuko dute osasun mentalaren inguruko jardunaldia. Saioak maiatzaren 19, 26 eta ekainaren 2an izango dira, 18:00etan hasita, Azoka plazako lehen solairuko aretoan. Doakoa izango da eta ez da izenik eman beharko aurrez. Udalak
Babes sozial eta ekonomikorako 11 neurri zehaztu eta 2 milioi euro bideratu ditu udalak
Egoera ezegonkorrari erantzuteko 11 neurri zehaztu ditu Azpeitiko Udalak eta gaur aurkeztu ditu neurrien inguruko xehetasunak. Babes sozial eta ekonomikoa eta trantsizo energetikoaren baitan hartutako neurriak dira eta prentsaurrean azaldu dituzte

AzpeitiaOroimena

hitzordua

Argitalpenak

Argitalpenak (2)

Argitalpenak

Azpeitia Ezagutzen Antxieta Arkeologia taldea, 50 urte lanean gozatuz Oroimen bizia. Azpeitiko auzoak XX. mendean Gehiago irakurri

Azpeitia ezagutzen

Azpeitiaren historia modu erakargarrian bildu eta ezagutzera eman. Hori da Azpeitia Ezagutzen proiektuaren helburua eta horretarako, herriko ondarea unitate didaktikoetan biltzen hasi da Udala. "Zaila izaten da ezagutzen ez dena maitatzea; ez baduzu maite, zaila inplikatzea; ez badago inplikaziorik, zaila herriak aurrera egitea. Gure nortasunaren eta kulturaren biziraupenaz dihardugu; honen aurrean herriko ondarea gazteenei helarazteko lana ezinbestekoa zaigu, herriaren ezagutzak baldintzatzen baititu hein handi batean herriaren oraina eta etorkizuna", agertu du Hezkuntza zinegotzi den Mari Jose Iturriak. Lehenbiziko pausoak eman dira dagoeneko eta proiektu pedagogikoko lehenengo lan koadernoa osatu da. Guztira, hiru kuaderno izango dira. Lehenbiziko honetan bi unitate didaktiko bildu dira, Nondik gatoz? eta Nola sortu ginen? izenburuko unitetak hain zuzen ere. Lan koadernoa Olatz Arangurenek koordinatu eta egin du, Hik Hasiren aholkularitzarekin, eta liburuxkako ilustrazioak Iban Eizagirre herritarrak egin ditu. Honela, orain herriko ikastetxeak Lehen Hezkuntzako ikasleekin lanean hasiko dira lanean Azpeitiko historia gertutik ezagutu dezaten. Hiru lan kuadernoLehen Hezkuntza hiru ziklotan banatuta dago, eta lan kuaderno bakoitza ziklo batean erabiliko dute. Lehenengoa, aurreneko zikloko ikasleentzat; 6-7 urte dituztenentzat, zuzenduta dago. Irakurtzen orduantxe hasten dira, eta horregatik lehendabizikoa testu gutxi eta argazki askokoa izango da. Bigarren unitateak, Aro Berritik Aro Garaikidera (XVI-XVIII) arteko denbora tartea bilduko du, eta… Gehiago irakurri