wrapper

Festarako deia egin diete udalak eta eragileek azpeitiarrei
Santioak heltzear direla aurkeztu dituzte festak gaur udalak eta festetan ekintzak antolatzen dituzten herri eragileek. Ia heun ekintza izango dira datozen egunotan herrian. Uztailaren 22an hasi eta abuztuaren 2ra arte izango da zer ikusia eta zer
Atzegik botako du saninaziotako txupinazoa
Uztailaren 30eko 12:00ak iristeko gogoz daude Atzegiko kideak. Saninaziotako txupinazoaren momentua berezia izan ohi da azpeitiar askorentzat, eta, aurten, bereziki gogoangarria izango da Atzegi osatzen duten guztientzat Bi urteko hutsunearen
Etxebizitza parkea birgaitzeko irisgarritasun, efizientzia energetiko eta energia berriztagarrien
Etxebizitza planean zehaztutako oinarriei erantzuteko politika eta neurri berriak hartu eta abian jartzen jarraitzen du Azpeitiko Udalak. Gaur, herriko etxebizitza parkearen irisgarritasuna hobetu, efizientzia energetikoa lortu eta energia

AzpeitiaOroimena

Azpeitia San Inaziyuek 2022

Etxebitzitza

Etxebitzitza (2)

Etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarriak

AGINDUA, 2021eko uztailaren 21ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoa. Eusko Jaurlaritzak etxebizitzen eta eraikinien birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketak diruz laguntzen ditu. Etxebizitza bulegoaren bidez, laguntza horien informazio osoa emango zaie herritarrei eta bestetik, laguntza horiek eskatzeko izapidetza ere gauzatuko da bulegotik. Laguntza horiek norbanakoek edo jabe erkidegoek euskadi.eus webgunetik zuzenean eskatzeko helbidea: 1. PARTIKULARREN OBRETARAKO laguntzak eta mailegu kualifikatuak (1. LERROA), etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurrien programaren esparruan: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/partikularren-obretarako-laguntzak-eta-mailegu-kualifikatuak-1-lerroa-etxebizitzen-eta-eraikinen-birgaitzearen-irisgarritasunaren-eta-energia-efizientziaren-arloko-jarduketa-babesgarrietarako-finantza-neurrien-programaren-esparruan/web01-tramite/eu/ 2.  ERKIDEGOEN OBRETARAKO laguntzak eta mailegu kualifikatuak (2. LERROA), etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurrien programaren esparruan:  https://www.euskadi.eus/komunitatea-birgaitze/web01-tramite/eu/ Laguntza horiek etxebizitza bulegotik eskatzeko bideak: Aurrez aurre: Etxebizitza bulegoan Internet bidez: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018127375     Gehiago irakurri

Etxebizitzak

         Esklabak Iturzulo eremuko 2 faseko izen ematea zabalik abenduaren 2a arte.         Etxebizitza behar eta eskubide garrantzitsua da herritar ororentzat. Etxe hutsetatik abiatuta egin nahi du Azpeitiko Udalak etxebizitzen inguruko politika. bide horretan, azken urteotan neurri desberdinak hartu ditu etxebizitza hutsak merkatura ateratzeko asmoz. Etxebizitza hutsei jarritako Ondasun Higiezinen gaineko zergaren errekargoa eta etxebizitzak alokatzeko diru laguntzak dira horren adibide garbienak. Neurri horiek emaitzak eman dituzte, gero eta gehiago baitira herrian alokatutako etxeak, batez ere Alde Zaharrean. Neurri horietatik haratago, ordea, Azpeitiko Udalak etxebizitzen inguruko azterketa egin nahi izan du. Herritarren behar eta nahi errealak zeintzuk diren ikusiz, datozen urteetako pausoak zehazteko. Hala, bi ikerketa egin ditu; alde batetik, 700 herritar ingururi inkesta egin zaie beren iritzia eman dezaten eta norbere behar eta nahiak azaleratzeko. Beste aldetik, berriz, Udalaren datuak gurutzatuz 10 urterako prospektiba egin da Azpeitiaren etorkizuna irudikatzeko.    AZTERKETA Herritarrei egindako inkesta (2016) Gazteen prospektiba Gehiago irakurri