wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Oraindik ere aurkez daitezke Baigera II taberna-jatetxea kudeatzeko proposamenak

Oraindik ere aurkez daitezke Baigera II taberna-jatetxea kudeatzeko proposamenak

Hutsik geratu da Sanjuandegiko Salbe auzoko 34. zenbakian dagoen Baigera II erretiratuen egoitzako taberna-jatetxea kudeatzeko lehiaketa publikoa. Ondorioz, taberna-jatetxe hori kudeatzeko interesa duen orok bere proposamena aurkezteko aukera izango du. Informazio gehiago nahi duenak Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 943 15 71 92 telefonora deitu behar du. Gehiago irakurri
Euskararen egoera ulertzeko zenbait ikuspegi eta gako berri emango ditu  Iñaki Iurrebasok Azpeitian

Euskararen egoera ulertzeko zenbait ikuspegi eta gako berri emango ditu Iñaki Iurrebasok Azpeitian

Asko edo gutxi erabiltzen ote da euskara dagoen ezagutzarako? Aurrera goaz ala atzera goaz euskararen indarberritze-prozesuan? Zer perspektiba izan ditzakegu aurrera begira? Zein paper joka dezakete Azpeitia bezalako herriek euskararen indarberritze-prozesuan? Galdera hori eta tankerako beste batzuk izango ditu hizpide Iñaki Iurrebasok Azpeitian emango duen hitzaldian. Azpeitiko Euskararen Mahaiak eta Uemak antolatu dute, eta urtarrilaren 24an izango da, 18:30ean, Sanagustin Kulturgunean. Gehiago irakurri
Buruzai proiektuaren inguruko jarrera berretsi, eta proiektuaren inguruko alegazioak aurkeztuko dituela iragarri du Azpeitiko Udalak

Buruzai proiektuaren inguruko jarrera berretsi, eta proiektuaren inguruko alegazioak aurkeztuko dituela iragarri du Azpeitiko Udalak

Urtarrileko ohiko udalbatzarra izan zen atzo, eta, besteak beste, Buruzai proiektuaren inguruan Sañu Bizirik taldeak aurkeztutako mozioa izan zuten hizpide. Gehiago irakurri
1.500 danbor jole baino gehiago aterako dira helduen danborradan, eta 500 inguru haurrenean

1.500 danbor jole baino gehiago aterako dira helduen danborradan, eta 500 inguru haurrenean

Herriko dendetako erakusleihoak dagoeneko danborrez eta danbor taldeen trajeez apainduta daude. Etxeetako balkoietan ere ikusten dira lehen zapiak. Helduek joan den ostegunean egin zuten lehen entsegua, eta bihar egingo dute aurrenekoa haurrek ere. Festa usaina igartzen da dagoeneko herrian, eta Azpeitiko Udalak ere gaur arratsaldean egin du sansebastianen aurkezpena, parte hartzen duten taldeetako ordezkariak han zirela. Gehiago irakurri
Asteartean izango da urtarrileko ohiko udalbatzarra

Asteartean izango da urtarrileko ohiko udalbatzarra

Urteko lehen ohiko udalbatzarra asteartean, urtarrilak 16, izango da, 19:00etan hasita, udaletxeko pleno aretoan. Etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko hitzarmena izango da puntuetako bat. Gehiago irakurri