- 21/01/2024
Bihar hasiko dira haurrak zumitzezko labirintoa landatzen
Helmuga bezain ederra izaten da askotan bidea, eta hala izan da igandean inauguratuko den zumitzezko labirintoaren kasuan ere. Loiola hiribideko belardian egongo da jolasgune berria, eta elkarlana, parte hartzea, irudimena eta beste hainbat osagai izan ditu ardatz hura eraiki arteko prozesuak. Igandean, urtarrilak 28, festa giroan ospatuko dute emaitza. Gehiago irakurri- 18/01/2024
Bide Azpiegituren foru diputatuarekin bildu da Nagore Alkorta alkatea
Urola Erdiko alkateek eta eskualdeko eragile sozioekonomikoek bide azpiegituren egoeraren eta egun dauden premien berri eman diote Maria Ubarretxena Bide Azpiegituretako foru diputatuari. Gehiago irakurri- 18/01/2024
Sansebastianen eraginez, aldaketak izango dira autobus zerbitzuetan
Sansebastian jaietarako antolatutako ekitaldiak direla eta, urtarrilaren 20an eta 21ean, 16:30etik 20:00etara bitartean, autobusak ez dira geratuko anbulatorio aurrean. Julian Elortza eta Tren Museoko geltokiak, berriz, goiko saihesbidera pasatuko dira, hau da, Gau Argi aurrera. Aldaketen berri emateko, oharrak jarri dira geltokietan. Gehiago irakurri- 18/01/2024
Oraindik ere aurkez daitezke Baigera II taberna-jatetxea kudeatzeko proposamenak
Hutsik geratu da Sanjuandegiko Salbe auzoko 34. zenbakian dagoen Baigera II erretiratuen egoitzako taberna-jatetxea kudeatzeko lehiaketa publikoa. Ondorioz, taberna-jatetxe hori kudeatzeko interesa duen orok bere proposamena aurkezteko aukera izango du. Informazio gehiago nahi duenak Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 943 15 71 92 telefonora deitu behar du. Gehiago irakurri- 17/01/2024
Euskararen egoera ulertzeko zenbait ikuspegi eta gako berri emango ditu Iñaki Iurrebasok Azpeitian
Asko edo gutxi erabiltzen ote da euskara dagoen ezagutzarako? Aurrera goaz ala atzera goaz euskararen indarberritze-prozesuan? Zer perspektiba izan ditzakegu aurrera begira? Zein paper joka dezakete Azpeitia bezalako herriek euskararen indarberritze-prozesuan? Galdera hori eta tankerako beste batzuk izango ditu hizpide Iñaki Iurrebasok Azpeitian emango duen hitzaldian. Azpeitiko Euskararen Mahaiak eta Uemak antolatu dute, eta urtarrilaren 24an izango da, 18:30ean, Sanagustin Kulturgunean. Gehiago irakurriDatozenak
18
Api
Azpeitiko Udal Liburutegian