wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Otsaileko ohiko udalbatzarra egin zuten atzo

Otsaileko ohiko udalbatzarra egin zuten atzo

Aho batez onartu zituzten gai ordenago bi puntu: alde batetik, behin betiko onarpena eman zioten Azpeitiko HAPOren lehenengo aldaketa puntualari (Garmendialde 2 HE-ko 2.2. Perdillegi azpieremuari eta San Martin 2.3 JZ-ri); bestetik, Gizarte Zerbitzuak alorreko kontratazio espedientea ere guztien oniritziarekin onartu zuten. Gehiago irakurri
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan

Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan

Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, Gizarte Zerbitzuetara jo behar da. Gehiago irakurri
Iruzur saiakerak izan dira herriko hainbat komertziotan

Iruzur saiakerak izan dira herriko hainbat komertziotan

Azken egunotan, telefono deiak jaso dituzte herriko hainbat komertziotan, ordainketa bat egin ezean, argindarra moztuko dietela esanez. Iruzur saiakera da. Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Udaltzaingoarekin. Gehiago irakurri
Asteartean izango da otsaileko ohiko udalbatzarra

Asteartean izango da otsaileko ohiko udalbatzarra

Urteko bigarren ohiko udalbatzarra asteartean, otsailak 6, izango da, 19:00etan hasita, udaletxeko pleno aretoan. Besteak beste, Azpeitiko Udalaren 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren eguneraketa landuko da. Gehiago irakurri
Azkoitiko, Azpeitiko, Ezkio-Itsasoko eta Zumarragako Udalek Buruzai parke eolikoaren aurreproiektuari alegazioak aurkeztu dizkiete

Azkoitiko, Azpeitiko, Ezkio-Itsasoko eta Zumarragako Udalek Buruzai parke eolikoaren aurreproiektuari alegazioak aurkeztu dizkiete

Azkoitiko, Azpeitiko, Ezkio-Itsasoko eta Zumarragako udalek, elkarrekin, hemeretzi alegazio aurkeztu dituzte Buruzai parke eolikoaren tramitazioa, aurkeztutako baldintzetan, gelditzeko, edo, bestela, aurretiazko administrazio-baimena ukatzeko eskatzeko. Hain zuzen, lau udal horien lurrak hartzen dituzte Buruzai parke eolikoak eta hari lotutako azpiegiturek. Gehiago irakurri