- 19/03/2024
Aniztasun Festa, Kilometroekin elkarlanean
Urtero bezala, Aniztasun Festa antolatuko du Azpeitiko Udalak. Aurten, ordea, berezitasun batekin dator; izan ere, Kilometroen lantaldearekin elkarlanean antolatuko da festa. Apirilaren 27rako, egun osoko egitarau zabala ari dira prestatzen, euskara zein aniztasuna ardatz hartuta. Gehiago irakurri- 18/03/2024
Hauteskunde mahaietarako zozketa, datorren astelehenean
Apirilaren 21ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira. Hauteskunde mahaietarako karguen zozketa martxoaren 25ean egingo du Azpeitiko Udalak, 09:00etan, ezohiko udalbatzarrean. Gehiago irakurri- 18/03/2024
Ikasleak prest Korrika Txikirako
Gero eta gutxiago falta da 23. Korrika Azpeitira iristeko. Asteazken goizaldean sartuko da euskararen aldeko ekimena herriko kaleetan, 04:30 inguruan. Aurrez, bihar arratsaldean, Korrika Txikian parte hartuko dute herriko ikasleek. Gehiago irakurri- 18/03/2024
Azpeitiko Udal Liburutegiak egitarau berezia prestatu du 60. urteurrena ospatzeko
60 urte bete dira Azpeitiko Udal Liburutegiak ateak zabaldu zituenetik. Hain zuzen ere, 1964ko apirilaren 5ean egin zuten inaugurazioa, eta hurrengo egunean hasi zen herritarrei zerbitzua ematen. Hasieran, Iturritxikin egon zen, eta 1989. urtetik Enparan Dorretxean du egoitza. Gehiago irakurri- 16/03/2024
Festa kutsua izango duen maratoi erdia
Gaur zortzi izango da Diego Garciaren oroimenezko 31. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia. Running festa leloa aukeratu dute antolatzaileek, eta 1.200 korrikalari inguru espero dituzte. Gehiago irakurriDatozenak
29
Mar
Foru ibilbideko erakusketa aretoan