wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

Antzerki Topaketetako sarrerak, salgai
Urriak 29, osteguna Urriak 30, ostirala   Urriak 31, larunbata   Azaroak 1, igandea Azaroak 5, osteguna   Azaroak 6, ostirala Azaroak 7, larunbata
Etorkizuneko erronkak definitzeko 'Azpeitia 2030 plan estrategikoa' osatzeko prozesua abiatu du
Azpeitiko Udalak eguneroko kudeaketari erantzutearekin bat, begirada epe luzeagora jarri eta 2030ean nolako herria izatea helburu duen definitzea du helburu. Horretarako “Azpeitia 2030’ Plan estrategikoa osatzeko prozesua aurkeztu du. Plan horren
2021.urteko tasa eta zergak izoztu eta hobariak mantenduko ditu Udalak
Azpeitiko Udalak 2021erako Ordenantza Fiskalen behin-behineko onarpena eman die gaurko plenoan. Udal Gobernuak datorren urteko tasa eta zergak izoztea eta orain artean indarrean dauden hobari guztiak mantentzea proposatu du, eta aho batez onartu da

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Etxebizitzen alokairurako laguntza eskatzeko epea urriaren 15ean bukatuko da

Etxebizitzen alokairurako laguntza eskatzeko epea urriaren 15ean bukatuko da

2020. urteko alokairurako laguntza eskaerak egiteko epea urriaren 15ean bukatuko da. Apirilean egin zen aurtengo deialdia, Pandemiaren eragindako ondorioak leuntzeko beste hainbat laguntzekin batera, eta azken astea dute diru-laguntza eskuratu nahi dutenek udaletxean eskaerak egiteko. 2014an hasi zen Udala etxebizitzen alokairurako laguntza horiek eskaintzen, eta hasieratik izan duen arrakasta ikusita, urtez urte beharretara egokitzen joan da. Gaztelagun laguntza eskatzeko baldintzak betetzen dituztenek hura eskatu beharko dute.   Gehiago irakurri
Bazkideek ez dute hitzordu mugarik izango igerilekuan

Bazkideek ez dute hitzordu mugarik izango igerilekuan

Igerilekua erabiltzeko irizpideak egokitu ditu Kirol Patronatuak. Hala, hemendik aurrera bazkideek ez dute hitzordu mugarik izango eta nahi adina aldiz joateko aukera izango dute, betiere aurrez hitzordua hartuta. Igerilekua eta gimnasioa 7:00etatik 21:00ak arte izango dira irekita eta erabiltzaileek ordubeteko hitzorduak hartzeko aukera izango dute. Igerilekuan, kale bakoitzeko gehienez 3 pertsona izango dira momentu berean; gimnasioan, berriz, hogeina lagun aritu ahalko dira kardioan eta fitness-ean, aldi berean. Gehiago irakurri
Urrezko Aizkolari Txapeldunen ligako finala izango da larunbatean, Izarraitz Frontoian

Urrezko Aizkolari Txapeldunen ligako finala izango da larunbatean, Izarraitz Frontoian

Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako finala izango Larunbaten Izarraitz pilotalekuan, 18:30etan hasita. Mikel Larrañaga azpeitiarra, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra, Ugaitz Mugertza mutrikuarra eta Jon Rekondo leitzarra ariko dira buruz buru. Sarrerak Mendizabal eta Partorkuan eskuratu daitezke 25€an. Telefonoz sarrerak erreserbatzeko aukera ere jarri dute: 685 75 08 48. Gehiago irakurri
Bihar, urriak 8, egingo da Urriko plenoa

Bihar, urriak 8, egingo da Urriko plenoa

Bihar, urriak 8, 19:00etan izango da plenoa. Landuko dituzten gaien artean, 2021. urteko ordenantza fiskalak izango dituzte hizketagai. Aurrez, 18:00etan Herritarren Gobernu batzarra egingo dute.  Gehiago irakurri

Abian da ludoteketako eta Gaztelekuko izen ematea

2020-2021 ikasturterako izen-ematea zabalik dugu Azpeitiko Udal Ludoteketan eta Gaztelekuan. Aurten, ordea, osasun alarma egoera dela eta, ludoteken zein gaztelekuaren funtzionamendu irizpideak egokitu behar izan dira. Haur eta nerabeen gurasoek jakin beharrekoekin protokolo edo egokitzapen plana osatu dugu eta izen-emate fitxa betetzen hasterako komeni da irakurtzea. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information