wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Asteartean egingo da martxoko ohiko udalbatzarra

Asteartean egingo da martxoko ohiko udalbatzarra

Asteartean, martxoak 5, martxoko ohiko udalbatzarra egingo da, 19:00etan hasita. Besteak beste, Amue 11. Hirigintza Eremuko Plan Bereziari behin betiko onarpena ematea eta inauterietan gertatutako sexu erasoen prozedura judizialean herri akusazio gisa aurkeztea landuko dira. Gehiago irakurri
Gurasoei, adingabeei eta profesionalei zuzendutako orientazio, detekzio eta esku hartze goiztiarrerako zerbitzua aurkeztu du udalak

Gurasoei, adingabeei eta profesionalei zuzendutako orientazio, detekzio eta esku hartze goiztiarrerako zerbitzua aurkeztu du udalak

Bi programak osatzen dute zerbitzua: alde batetik, eskoletan egiten den esku hartze goiztiarrak; bestetik, nerabe eta gurasoentzako orientazio zerbitzuak. Berria da nerabe eta familientzako orientazio zerbitzua; Gaztelekuan egongo da, eta familia barruko komunikazio arazoei, nerabeek izan ditzaketen krisi edo zalantza egoerei eta abarri buruzko arreta emango du. Gehiago irakurri
Matazak ibilbidea, autodefentsa ikastaroa, mahai ingurua eta hitzaldi-tailerra izango dira Martxoaren 8aren bueltan

Matazak ibilbidea, autodefentsa ikastaroa, mahai ingurua eta hitzaldi-tailerra izango dira Martxoaren 8aren bueltan

Emakume Langileen Nazioarteko Eguna izango da datorren ostiralean. Mugimendu feministak egun horretarako antolatutako mobilizazio eta ekimenetan parte hartzera dei egingo du Azpeitiko Udalak. Horrez gain, Parekidetasun Sailak eta Emakumeen Txokoak hainbat ekintza antolatuko dituzte martxoan zehar. Gehiago irakurri
Itxi egin dute GI-631 errepidea Ezkuzta parean

Itxi egin dute GI-631 errepidea Ezkuzta parean

Udaltzaingoak aholkatu du ibai ondoan dauden lur azpiko garaje guztietatik ateratzeko ibilgailuak. Iraurgi ikastetxearen Santutxoko eraikineko aparkalekua irekita egongo da hara eraman ahal izateko ibilgailuak. Gehiago irakurri
Gernikako arbolaren kimu bat landatu dute Foru Pasealekuan

Gernikako arbolaren kimu bat landatu dute Foru Pasealekuan

Joan den azaroaren 22an, haizeak bota zuen Done Jakue kalean zegoen Gernikako arbola. Zuhaitz historikoa zen, duela ehun urte baino gehiago landatu baitzuten. Imanol Eliasen Efemerideak liburuan ageri denez, 1905ean ekarri zuten Gernikako arbolaren kimua herrira, eta 1912an erabaki zuten Done Jakuen jartzea.Zuhaitza erori egin zela jakin ostean, herritar batek Azpeitiko Udalari jakinarazi zion etxean Gernikako arbolaren bi kimu zituela, eta prest zegoela bat emateko udalak landa zezan. Gehiago irakurri