wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

Antzerki Topaketetako sarrerak, salgai
Urriak 29, osteguna Urriak 30, ostirala   Urriak 31, larunbata   Azaroak 1, igandea Azaroak 5, osteguna   Azaroak 6, ostirala Azaroak 7, larunbata
Etorkizuneko erronkak definitzeko 'Azpeitia 2030 plan estrategikoa' osatzeko prozesua abiatu du
Azpeitiko Udalak eguneroko kudeaketari erantzutearekin bat, begirada epe luzeagora jarri eta 2030ean nolako herria izatea helburu duen definitzea du helburu. Horretarako “Azpeitia 2030’ Plan estrategikoa osatzeko prozesua aurkeztu du. Plan horren
2021.urteko tasa eta zergak izoztu eta hobariak mantenduko ditu Udalak
Azpeitiko Udalak 2021erako Ordenantza Fiskalen behin-behineko onarpena eman die gaurko plenoan. Udal Gobernuak datorren urteko tasa eta zergak izoztea eta orain artean indarrean dauden hobari guztiak mantentzea proposatu du, eta aho batez onartu da

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Organo zikloaren baitan, herriko organo-joleek kontzertua eskainiko dute abuztuaren 2an

Organo zikloaren baitan, herriko organo-joleek kontzertua eskainiko dute abuztuaren 2an

Abuztuaren 2an, 20:00etan izango da kontzertua Loiolako basilikan. Sarrera mugatua izango da eta kontzertura joan nahi dutenek aurrez gonbidapena eskuratu beharko dute Udaleko Kultura Sailean; uztailaren 28a arte izango da horretarako aukera. Pertsonako gehienez bi gonbidapen eskuratzeko aukera izango da eta prebentzio neurri gisa, eskatzaileek izen abizenak eta telefono zenbakia eman beharko dituzte. Gehiago irakurri
Hainbat konponketa eta mantenu lan egin dira Xoxoten

Hainbat konponketa eta mantenu lan egin dira Xoxoten

Azken asteotan, hainbat mantenu lan eta konponketa egin ditu Udalak Xoxoten. Gailurrean dagoen saninazioren estatuan mantenu lanak egin dira; zementoa raseatu eta pintatu egin da. Horretaz gain, tontorraren atzealdean dagoen iturrira heltzeko bidea egokitu da, eskailera maila batzuk jarrita. Bukatzeko, aterpeko depositoa urez bete da. Urteetan ez da horretarako beharrik izan, baina azken jende ugari dabil aterpean eta euri nahikoa ez duenez egin, ur falta zela ikusita, bete egin da. Gehiago irakurri
Udako ekintzak bertan behera utzi ditu Udalak, Osasun Sailaren jarraibideak aztertu ondoren

Udako ekintzak bertan behera utzi ditu Udalak, Osasun Sailaren jarraibideak aztertu ondoren

Larunbatean Osasun Sailak emandako irizpideak aztertu eta hainbat erabaki hartu ditu Udalak. Bide horretan udal udalekuak ez egiteko gomendioari jarraituz, falta diren udako ekintzekin ez jarraitzea erabaki da, eta dagoeneko abisatu diete datozen ekintzetan parte hartzeko izena emanda zuten herritarrei: “Pena handia ematen digu ekintzak bertan behera utzi beharrak. Baina herritarron osasuna da garrantzitsuena eta horregatik hartu dugu erabaki hau”, adierazi du Ainara Larrañaga Gazteria zinegotziak. Gehiago irakurri
Getariako fokoarekin lotutako Covid-19 positibo bat, herrian

Getariako fokoarekin lotutako Covid-19 positibo bat, herrian

Covid-19 kasu positibo bat detektatu da herrian gaur. Isolatuta dago eta Osasun Saila ingurua aztertzen eta probak egiten ari da. Nagore Alkorta alkateak “ardura eta lasaitasuna” eskatu die herritarrei: “Gaixotasuna gertu dugu eta ardura eskatzen diegu herritarrei. Udala hasi da hainbat neurri hartzen; bakoitzari geure arduratik eragitea dagokigu gaixotasuna zabaldu ez dadin”. Prebentzio neurriak hartzearen garrantzia ere azpimarratu du. Gehiago irakurri
Udaberriko haurren igeriketa ikastaroan izen emandakoek lehentasuna izango dute udazkenekoan

Udaberriko haurren igeriketa ikastaroan izen emandakoek lehentasuna izango dute udazkenekoan

Martxoan hastekoak ziren haurrentzako igeriketa ikastaroetan izena emana zutenek lehentasuna izango dute udazkenerako prestatu direnetan. Urrian hasiko dira ikastaroak eta aurrez izena eman zutenek izango dute lehentasuna; ikastaroa egiteko asmoa dutenek igerilekura deitu ( telefono zenbakia: 943 81 41 21) eta berretsi egin beharko dute ikastaroa egiteko nahia. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information