wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Astelehenean zabalduko da berriro 'Azpeitia Zaindu' bonoak erosteko aukera
    Astelehenean zabalduko da berriro 'Azpeitia Zaindu' bonoak erosteko aukera
    Ekimenak izandako arrakastaren ostean, beste 1.500 bono jarriko dituzte salgai Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak. Read more...
  • 1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak
    1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak
    Ostegun arratseko ez-ohiko plenoan Sustapen ekonomikorako Plan integrala onartu zuen Azpeitiko udalak aho batez. Plan honen helburua da COVID-19ak eragindako kalte pertsonal eta ekonomikoak arintzeko laguntza lerroei marko bat eskaintzea; irizpideak ezartzea. Nagore Alkorta alkateak azaldu zuen orain artean hartutako berehalakotasuna eskatzen zuten laguntza lerroez gain, epe-ertainerako ekintza plana ere biltzen duela: “Alarma egoerak sortutako kalteak arintzeko urgentziazko erabakiak hartu behar izan ditu udalak, herritarren bizi kalitatean ahalik eta eragin txikiena jasan dezan. Orain, ordea, aurrera begira erabakiak hartzeko ordua da”. Alarma egoeraren lehen bi hilabeteetan "momentuko behar eta eskaerei erantzun azkarra" ematea izan da udalaren helburua: "Udala da herritarrengandik gertuen dagoen erakundea, eta zain egon gabe erantzun beharra dugu", adierazi du. Aurkeztutako plana bizia da, hau da, filosofia edo ildo bat markatzea da helburua, oraindik ere pandemiak zer ekarriko eta sortuko duen ezin baita jakin. Hala ere, 12 lan lerroko ekintza plana osatu dute, arlo ezberdinei erantzuna emateko: "Herritarren ekonomian eragiteaz gain, tokiko ekonomia eta industria bultzatzeko baliabideak jartzea da helburua". Epe ertainean, martxan jarri gabe dauden lerroak banan-banan abian jartzea izango da Udal Gobernuaren lana. Elkarlana abiapuntu Plana adostasun osoz onartu da, eta osatu ere elkarlanean egin da: “Herriak eta momentuak alderdion elkarlana eskatzen dute, eta plana osatzeko bilerak egin ditugu eta ekarpenak jaso ere egin ditugu. Eta hori eskertu nahi dut”, gaineratu du. Urrats garrantzitsutzat jo du Alkortak elkarlanerako emandako pausoa: "Pozgarria da horrelako gai garrantzitsu batean bat egitea. Hitz eginez akordioak lortzeko gai garela erakutsi dugu. Eta egoera konplikatu honi erantzuna emateko baliabideak eta aukerak ditugu".…
  • Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek
    Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek
    Herritar bakoitzak maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin; aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango dira 14 postu. Pasa den astean herritar erdiek baino gehiagok eskuratu zuten beren maskarilla.  Read more...
Astelehenean zabalduko da berriro 'Azpeitia Zaindu' bonoak erosteko aukera
Ekimenak izandako arrakastaren ostean, beste 1.500 bono jarriko dituzte salgai Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak. COVID-19ak eragindako kalteak arintzeko Udalak osatutako Ekonomia Sustatzeko Plan Integralaren baitan, Azpeitiko
1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak
Ostegun arratseko ez-ohiko plenoan Sustapen ekonomikorako Plan integrala onartu zuen Azpeitiko udalak aho batez. Plan honen helburua da COVID-19ak eragindako kalte pertsonal eta ekonomikoak arintzeko laguntza lerroei marko bat eskaintzea; irizpideak
Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek
Herritar bakoitzak maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin; aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango dira 14

parteahartzea90px

Ezarritako neurriak bete eta etxean gelditzeko deia

Ezarritako neurriak bete eta etxean gelditzeko deia

Koronabirusaren pandemiaren aurrean, neurri berriak ezarri zituzten atzo Eusko Jaurlaritza eta Madrilgo Gobernuak. Azpeitiko Udalak ez du jaso ofizialki bete beharreko neurrien berri, oraindik. Eta bi erakundeek hartutako neurriak bat egiten ez badute ere, atzotik, prebentzio neurri zorrotzenak aplikatzen ari da Udala. Komertzio, taberna, elkarte gastronomiko, gazte lokal... eta bestelakori, gaurtik aurrera itxita izan behar dutela jakinarazten ari da. “Atzo, mezu ezberdinak eman ziren goi mailako erakundeetatik. Baina, osasun sailarekin harreman zuzena daukagu eta beraien gomendioak jarraituz ari gara neurriak aplikatzen herrian". Gaineratu du “dakitenez”, oraindik ez dagoela koronabirus kasurik, Azpeitian. Hala ere, egoera oso aldakorra da eta ezegonkorra dela azpimarratu nahi izan du, eta bihar izango dituztela datu eguneratuak. Gehiago irakurri
Abantoko hilketa matxistak salatu du Udalak

Abantoko hilketa matxistak salatu du Udalak

Atzo Abanton (Bizkaia) gizon batek bere bikotea eta alabaren hil izana gogor salatu nahi du. Hildakoaren senitarteko zein gertukoei elkartasuna adierazi nahi die.Indarkeria matxista gizon eta emakumeen berdintasun gabeziatik sortutako arazo benetan larria da gizartean. Udalak giza eskubideen urraketarik ez duela onartzen berretsi nahi du; ez Azpeitian eta ez beste inon ere; eta urraketen aurrean modu aktiboan jokatzea herritarron ardura ere badela gogorarazi nahi du. Gehiago irakurri
Sanjuandegiko Baigeraren kudeaketa lehiaketa publikora atera du Udalak; proposamak aurkezteko azken eguna martxoaren 26a izango da

Sanjuandegiko Baigeraren kudeaketa lehiaketa publikora atera du Udalak; proposamak aurkezteko azken eguna martxoaren 26a izango da

Sanjuandegiko Baigera II Jubilatuen Elkarte taberna-jatetxearen kudeaketa lehiaketa publikora atera du Azpeitiko Udalak. Kudeaketarako proposamenak egiteko azken eguna matxoaren 26a (12:00ak arte) izango da; eta udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuak aurkeztu beharko da.  Gehiago irakurri
Rakugo saio irekia izango da ostegunean, 18:30etatik aurrera,  Udal Euskaltegian

Rakugo saio irekia izango da ostegunean, 18:30etatik aurrera, Udal Euskaltegian

Rakugoak ezagutzeko eta euskaraz entzuteko aukera izango dute ostegunean, Udal Euskaltegira joaten direnek. 18:30ean hasita, Hiromi Yoshidak eta Azpeitiko Rakugo Taldeak, Japoniako ahozko literatura tradizionalaren erakusgarri diren rakugoak edo ipuinak kontatuko dituzte euskaltegian. Euskaltegiko ikasleez gain, herritarrentzat ere izango da saioa; ekitaldi irekia izango baita. Gehiago irakurri
Herritarrek kontsulta dezakete apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako mahaikide izatea egokitu zaien edo ez

Herritarrek kontsulta dezakete apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako mahaikide izatea egokitu zaien edo ez

Gaur goizean egin da apirilaren 5ean egingo diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako mahaikideak zozketa bidez hautatzeko plenoa, eta herritarrek mahaian egotea egokitu zaien edo ez jakiteko aukera jarri da udalaren webgunean. Azpeitiko udalaren webgunean (www.azpeitia.eus) NAN zenbakiaren bidez kontsultatu dezakete herritarrek mahaian tokatu zaien edo ez. Hori jakiteko erabiltzaileak bere NAN zenbakia sartu beharko du dagokion atalean eta sistemak erantzungo dio tokatu zaion ala ez, eta erantzuna baiezkoa bada, zein mahaitan egotea dagokion. Hala ere, datozen egunetan eskutitz bidez jakinaraziko zaie mahaietan egokitu zaienei. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information