wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Astelehenean zabalduko da berriro 'Azpeitia Zaindu' bonoak erosteko aukera
    Astelehenean zabalduko da berriro 'Azpeitia Zaindu' bonoak erosteko aukera
    Ekimenak izandako arrakastaren ostean, beste 1.500 bono jarriko dituzte salgai Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak. Read more...
  • 1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak
    1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak
    Ostegun arratseko ez-ohiko plenoan Sustapen ekonomikorako Plan integrala onartu zuen Azpeitiko udalak aho batez. Plan honen helburua da COVID-19ak eragindako kalte pertsonal eta ekonomikoak arintzeko laguntza lerroei marko bat eskaintzea; irizpideak ezartzea. Nagore Alkorta alkateak azaldu zuen orain artean hartutako berehalakotasuna eskatzen zuten laguntza lerroez gain, epe-ertainerako ekintza plana ere biltzen duela: “Alarma egoerak sortutako kalteak arintzeko urgentziazko erabakiak hartu behar izan ditu udalak, herritarren bizi kalitatean ahalik eta eragin txikiena jasan dezan. Orain, ordea, aurrera begira erabakiak hartzeko ordua da”. Alarma egoeraren lehen bi hilabeteetan "momentuko behar eta eskaerei erantzun azkarra" ematea izan da udalaren helburua: "Udala da herritarrengandik gertuen dagoen erakundea, eta zain egon gabe erantzun beharra dugu", adierazi du. Aurkeztutako plana bizia da, hau da, filosofia edo ildo bat markatzea da helburua, oraindik ere pandemiak zer ekarriko eta sortuko duen ezin baita jakin. Hala ere, 12 lan lerroko ekintza plana osatu dute, arlo ezberdinei erantzuna emateko: "Herritarren ekonomian eragiteaz gain, tokiko ekonomia eta industria bultzatzeko baliabideak jartzea da helburua". Epe ertainean, martxan jarri gabe dauden lerroak banan-banan abian jartzea izango da Udal Gobernuaren lana. Elkarlana abiapuntu Plana adostasun osoz onartu da, eta osatu ere elkarlanean egin da: “Herriak eta momentuak alderdion elkarlana eskatzen dute, eta plana osatzeko bilerak egin ditugu eta ekarpenak jaso ere egin ditugu. Eta hori eskertu nahi dut”, gaineratu du. Urrats garrantzitsutzat jo du Alkortak elkarlanerako emandako pausoa: "Pozgarria da horrelako gai garrantzitsu batean bat egitea. Hitz eginez akordioak lortzeko gai garela erakutsi dugu. Eta egoera konplikatu honi erantzuna emateko baliabideak eta aukerak ditugu".…
  • Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek
    Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek
    Herritar bakoitzak maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin; aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango dira 14 postu. Pasa den astean herritar erdiek baino gehiagok eskuratu zuten beren maskarilla.  Read more...
Astelehenean zabalduko da berriro 'Azpeitia Zaindu' bonoak erosteko aukera
Ekimenak izandako arrakastaren ostean, beste 1.500 bono jarriko dituzte salgai Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak. COVID-19ak eragindako kalteak arintzeko Udalak osatutako Ekonomia Sustatzeko Plan Integralaren baitan, Azpeitiko
1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak
Ostegun arratseko ez-ohiko plenoan Sustapen ekonomikorako Plan integrala onartu zuen Azpeitiko udalak aho batez. Plan honen helburua da COVID-19ak eragindako kalte pertsonal eta ekonomikoak arintzeko laguntza lerroei marko bat eskaintzea; irizpideak
Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek
Herritar bakoitzak maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin; aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango dira 14

parteahartzea90px

Udal zergen ordainketak atzeratuz herritarrei laguntzeko, ez ohiko plenoa egingo da ostiralean

Ostiralean, goizeko 9:00etan ez ohiko plenoa izango da Azpeitian. Bi puntu izango dira hizketagai: 1.-Udal zergen ordainketa 2020ko irailaren 15era arte atzeratzea. 2.-2 zenbakidun kreditu aldakeaten berri ematea “Bizi dugun egoera berezia kontuan izanda, herritarrei ordainketetan ere erraztasunak eman nahi dizkiogu; malgutasuneaz jokatu nahi dugu arlo horretan ere. Horregatik, ostiralerako ez ohiko plenoa deitu dugu, eta, bertan, udal zergen ordainketak irailera atzeratzea proposatuko dugu”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak. Irailaren 15era atzeratzeko aukera jarri dute mahai gainean. Bide beretik, eremu horretan hartu beharreko neurri gehiago aztertzeko konpromisoa ere erakutsi du, egoera berezi honen iraupena zein den jakitean. Gehiago irakurri
70 urtetik gorako herritarrei deituko zaie beren egoeraren inguruan galdetu eta asistentzia eskaintzeko

70 urtetik gorako herritarrei deituko zaie beren egoeraren inguruan galdetu eta asistentzia eskaintzeko

Azken egunotan, osasun publikoa, eta batez ere, adinekoen eta patologia desberdinak dituzten herritarren osasuna eta egoera pertsonala dira lehentasun eta kezka nagusi Azpeitiko Udalean. Bide horretan, neurri desberdinak hartzen ari da Udala: “Adinekoen eguneroko beharrei erantzutea eta etxean egoteak sor dezakeen bakardade eta ezinegonak kezkatzen gaitu gehien, eta horiek arintzeko neurriak hartzen jarraitzen dugu”, adierazi du Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako Batzordeburuak. Adinekoen artean, menpekotasuna duten eta zerbitzu publikoen erabiltzaileen inguruan hartu zituzten lehen neurriak. Prebentzio neurri gisa, eguneko zentroa eta eguneko unitatea itxita daude pasa den astetik, baina kasuz kasuzko azterketa egin eta etxean asistentzia eskaintzen ari da Udala, prebentzio neurri guztiak hartuta. Gehiago irakurri
Bihar, baserritarren azoka bakarrik izango da, beharrezko prebentzio neurriak hartuta

Bihar, baserritarren azoka bakarrik izango da, beharrezko prebentzio neurriak hartuta

Biharko asteartetako azokan aldaketak izango dira Koronabirusaren pandemiak eta ezarritako alarma egoera dela eta. Herritarrak jakiak erostea beharrezkoa dutela jakinik, baserritarren azoka egitea erabaki du Udalak. Hala, azoka plazan, bertako baserritarren azoka egingo da, 08:30etik 12:30era bitartean. “Herritarren oinarrizko beharrei erantzuteko ezinbestekoa da elikagaiak erostea. Ez du logikarik supermerkatu handiak irekita izatea eta baserritarren azoka ez egiteak. Ez da asteartetako azoka osoa izango, baserritarren azoka izango da”, adierazi du Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako zinegotziak. Herritarrei “zentzuz eta arduraz jokatzeko” eskatu die, bai “azokara joaterakoan eta baita erosterakoan” ere. Gehiago irakurri
600.000€ko urgentziazko udal diru-laguntza norbanako, familia, merkataritza establezimendu txiki eta ostalarientzako; koronabirusaren alarma egoerak sortutako behar eta galerei erantzuteko

600.000€ko urgentziazko udal diru-laguntza norbanako, familia, merkataritza establezimendu txiki eta ostalarientzako; koronabirusaren alarma egoerak sortutako behar eta galerei erantzuteko

Martxoaren 14ko 463/2020 Errrege Dekreturen bidez, COVID-19ak eragindako osasun krisiaren kudeaketarako ALARMA EGOERA deklaratu da. Alarma egoera horrek zuzenean eragiten dio Hego Euskal Herriari, eta zehazki, Azpeitiko herriari. Hasierako neurrien arabera, 15 eguneko iraupena izango du eta Espainiar Estatuko Administrazio nahiz Gobernu organo ezberdinak izango dira tokian-tokian hartu beharreko neurriak zeintzuk izango diren adieraziko dituztenak. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information