
- 16/12/2020
Herritarren laneratze eta gizarteratzea sustatzeko formakuntza eskaintza
Egoera zaurgarrienean diren pertsonen gizarteratzea eta enplegagarritasuna sustatzeko helburuarekin, elkarlaneko proiektu pilotuak abian dira. Gizarteratze eta laneratzeko prestakuntza-enplegu prozesu berriak garatzea, eta inklusio soziolaborala sustatzeko zerbitzu sare integratua osatzea dira helburu, herriko eta eskualdeko inklusio eragileen koordinazioa eta lankidetzaren bidez. Gehiago irakurri
- 12/12/2020
Doluminak eta babesa adierazi nahi dizkiete Azpeitiko eta Errezilgo udalek atzo lan istripuan hildako langilearen senide eta gertukoei
Errezilgo eta Azpeitiko udalek atzo Nuarbeko Errastiola enpresan izandako lan istripuan hildako langilearen familia, lankide eta gertukoei doluminak eman eta bere elkartasuna adierazi nahi dizkiete. Golpe gogorra izan da herritarrentzat, eta bereziki langileriarentzat, atzo gertatutakoa. Elkartasunaz gain beharrezko laguntza guztia ere eskainiko diete hildako langilearen gertukoei, hala behar izanez gero. Udalak enpresari zein Osalani istripuaren zergatiak aztertu eta lehenbailehen argitzeko eskatu nahi die. Era berean, enpresei deia luzatzen die, langile ororen lan osasuna eta bizitza egoera guztietan babesteko beharrezko neurri guztiak hartzeko oinarrizko baldintza gisa. Arazo oso larria da lan-istripuena; urtea hasi denetik Euskal Herrian lan istripuz hildako 66. langilea da Nuarbekoa. Heriotza-istripua salatzeko eta familiari elkartasuna eta babesa adierazteko gehiengo sindikalak astearterako, abenduak 15, egindako deialdiekin bat egiten du Udalak eta herritarrak ere gauza bera egitera deitzen ditu. Gehiago irakurri
- 11/12/2020
Festetako ekintzarik ez santotomasetan ere
Santio eta saninazioetan bezala, santotomasetan ere ez da festa giroko ekitaldirik izango. Hala erabaki dute Udalak eta festaren parte diren eragileek. Azken asteotan santotomasetan postua jartzen duten eragileekin zein ekintzak egiten dituzten taldeekin harremanetan izan da udala eta guztiak ados izan dira ezer ez antolatzeko. “Bizi dugun egoeran ezin da festarik egin, festak kalera irten eta herritarrak elkartzeko aitzakia izaten baitira. Aurtengoan, beraz, egoerak arduraz jokatzea eskatzen duelako ez da ezer egingo abenduaren 21ean”, adierazi du Mikel Odriozola festetako batzordeburuak. Gehiago irakurri
- 10/12/2020
Goienetxe fundazioko kideek egindako Gabonetako apaingarriak, herriko txoko desberdinetan
Aurten ere herriko eraikin publikoak eta Bertan Merkatari Elkarteko kide diren dendak Goienetxe Fundazioko kideek egindako Gabonetako apaingarriekin atonduko dituzte. Ohiturari jarraituz, hainbat eragileren laguntzaz apaingarriak egiteko materiala bildu dute, eta kortxo, kafe kapsula, tela zati edo kartoi horiek berrerabiliz gabonetako izar edo lanparak egin dituzte. Datozen egunotan hasiko dira beren eskulanak dendaz denda banatzen. Gehiago irakurri
- 09/12/2020
Mintzen errealitatea azaleratzen
Azpeitiko Udalak Kultur Mahairekin elkarlanean urtero ematen dituen sorkuntza beka jaso zuten iaz Maite Azpiazu eta Ainitze Urbietak Gure mintzak proiektuaren abiapuntua jartzeko; herrian eta inguruan hitz egiten diren hainbat hizkuntza jasotzeko 12 elkarrizketa egin dituzte, Kulturaz Azpeitiko Kultur Mahaiaren kooperatibarekin elkarlanean. Ostiralean, 19:00etan aurkeztuko dute proiektua Sanagustin kulturgunean. Gehiago irakurriWarning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/category.php on line 298