wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Astelehenean zabalduko da berriro 'Azpeitia Zaindu' bonoak erosteko aukera
    Astelehenean zabalduko da berriro 'Azpeitia Zaindu' bonoak erosteko aukera
    Ekimenak izandako arrakastaren ostean, beste 1.500 bono jarriko dituzte salgai Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak. Read more...
  • 1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak
    1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak
    Ostegun arratseko ez-ohiko plenoan Sustapen ekonomikorako Plan integrala onartu zuen Azpeitiko udalak aho batez. Plan honen helburua da COVID-19ak eragindako kalte pertsonal eta ekonomikoak arintzeko laguntza lerroei marko bat eskaintzea; irizpideak ezartzea. Nagore Alkorta alkateak azaldu zuen orain artean hartutako berehalakotasuna eskatzen zuten laguntza lerroez gain, epe-ertainerako ekintza plana ere biltzen duela: “Alarma egoerak sortutako kalteak arintzeko urgentziazko erabakiak hartu behar izan ditu udalak, herritarren bizi kalitatean ahalik eta eragin txikiena jasan dezan. Orain, ordea, aurrera begira erabakiak hartzeko ordua da”. Alarma egoeraren lehen bi hilabeteetan "momentuko behar eta eskaerei erantzun azkarra" ematea izan da udalaren helburua: "Udala da herritarrengandik gertuen dagoen erakundea, eta zain egon gabe erantzun beharra dugu", adierazi du. Aurkeztutako plana bizia da, hau da, filosofia edo ildo bat markatzea da helburua, oraindik ere pandemiak zer ekarriko eta sortuko duen ezin baita jakin. Hala ere, 12 lan lerroko ekintza plana osatu dute, arlo ezberdinei erantzuna emateko: "Herritarren ekonomian eragiteaz gain, tokiko ekonomia eta industria bultzatzeko baliabideak jartzea da helburua". Epe ertainean, martxan jarri gabe dauden lerroak banan-banan abian jartzea izango da Udal Gobernuaren lana. Elkarlana abiapuntu Plana adostasun osoz onartu da, eta osatu ere elkarlanean egin da: “Herriak eta momentuak alderdion elkarlana eskatzen dute, eta plana osatzeko bilerak egin ditugu eta ekarpenak jaso ere egin ditugu. Eta hori eskertu nahi dut”, gaineratu du. Urrats garrantzitsutzat jo du Alkortak elkarlanerako emandako pausoa: "Pozgarria da horrelako gai garrantzitsu batean bat egitea. Hitz eginez akordioak lortzeko gai garela erakutsi dugu. Eta egoera konplikatu honi erantzuna emateko baliabideak eta aukerak ditugu".…
  • Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek
    Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek
    Herritar bakoitzak maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin; aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango dira 14 postu. Pasa den astean herritar erdiek baino gehiagok eskuratu zuten beren maskarilla.  Read more...
Astelehenean zabalduko da berriro 'Azpeitia Zaindu' bonoak erosteko aukera
Ekimenak izandako arrakastaren ostean, beste 1.500 bono jarriko dituzte salgai Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak. COVID-19ak eragindako kalteak arintzeko Udalak osatutako Ekonomia Sustatzeko Plan Integralaren baitan, Azpeitiko
1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak
Ostegun arratseko ez-ohiko plenoan Sustapen ekonomikorako Plan integrala onartu zuen Azpeitiko udalak aho batez. Plan honen helburua da COVID-19ak eragindako kalte pertsonal eta ekonomikoak arintzeko laguntza lerroei marko bat eskaintzea; irizpideak
Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek
Herritar bakoitzak maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin; aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango dira 14

parteahartzea90px

Angeluko hilketa matxistak salatu du Udalak

Angeluko hilketa matxistak salatu du Udalak

Herenegun Angelun Lapurdi) gizon batek bere bikotea hil izana gogor salatu nahi du Udalak.  Eta hildakoaren senitarteko zein gertukoei bere elkartasuna adierazi nahi die.Indarkeria matxista gizon eta emakumeen berdintasun gabeziatik sortutako arazo benetan larria da gizartean. Udalak giza eskubideen urraketarik ez duela onartzen berretsi nahi du; ez Azpeitian eta ez beste inon ere; eta urraketen aurrean modu aktiboan jokatzea herritarron ardura ere badela gogorarazi nahi du. Gehiago irakurri
Ohiko funtzionamendura itzultzen hasi da udala; maiatzeko plenoa egingo dute bihar udal ordezkariek, telematikoki

Ohiko funtzionamendura itzultzen hasi da udala; maiatzeko plenoa egingo dute bihar udal ordezkariek, telematikoki

 Alarma egoera ezartzeak zenbait aldaketa ekarri zituen Udalaren ohiko jardunean. Konfinamendua ezarri zen, eta, segurtasun arauak direla medio, talde politikoen arteko bilerak modu presentzialean egitea mugatuta gelditu zen. Horren ondorioz, bertan behera gelditu ziren Gobernuak eta beste udal taldeek gaiak lantzen dituzten batzorde informatzaileak. Azken egunotan, ordea, beharrezko baliabide teknologiak zeregin horietara egokituta hasi dira berriro batzorde informatzaileak egiten eta bihar, maiatzak 5, hileko ohiko plenoa egingo da, 19:00etan hasita modu telematikoan. Aurrez tokiko Gobernu batzarra ere egingo da. Gehiago irakurri
Asteartetako azokako fruta postuak Betharramen jarriko dira

Asteartetako azokako fruta postuak Betharramen jarriko dira

Azken asteotan bezala prebentzio neurri guztiak bermatuz egingo da asteartetako azoka. Hala, baserritarren azokak Azoka plaza eta plaza hartuko ditu,  eta kanpoan egon ohi diren fruta eta bestelako janari postuak Betharramentan izango dira datozen asteetan.  Gehiago irakurri
COVID-19aren probek argitu dute San Martin egoitzan ez dagoela kutsaturik

COVID-19aren probek argitu dute San Martin egoitzan ez dagoela kutsaturik

San Martin egoitzan ez dago COVID-19 gaixotasuna duen erabiltzailerik eta langilerik. Pasa den astean egin zizkieten probak bertan bizi diren 82 egoilarrei eta 92 langileri (langile bat falta da proba egiteko, Osakidetzaren akats bat tarteko). Egoilarrei egoitzan bertan egin zizkieten tesak, eta langileek Zumarragako ospitalera joan behar izan zuten. Gehiago irakurri
Liburu eta filmen maileguak etxera eramateko ekimena jarri du abian Udal Liburutegiak

Liburu eta filmen maileguak etxera eramateko ekimena jarri du abian Udal Liburutegiak

Azpeitiko Udal Liburutegiak alarma egoeraren ondorioz herritarrak etxean dauden epealdi honetarako ‘Liburuak etxera’ zerbitzu berria jarriko du astelehenetik aurrera; liburu eta filmen maileguak eramango dizkie etxera erabiltzaileei. “Kultura etxeko ateraino eman nahi diegu herritarrei. Kultura eta irakurzaletasuna sustatu eta bultzatuz herritarrak entretenitzeko”, adierazi du Eneritz Albizu Kultura zinegotziak. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information