- 19/04/2024
Mantentze lanengatik, itxita egongo da Zestoara arteko bidegorria
Astelehenean hasiko dituzte lanak, I-5.003F eta I-5.004F eremuan. Aurrena, Zestoatik Corrugados Lasaora arteko zatian arituko dira; hura bukatutakoan, berriz, Corrugados Lasaotik Ezkuztara arteko tarteari ekingo diote. Lanek irauten duten bitartean, bidegorria itxita egongo da 07:00etatik 15:00etara bitartean. Gehiago irakurri- 17/04/2024
Eskualdeko ekintzaile berriak omentzeko eguna
Atzo, apirilak 16, Ekintzaileen Nazioarteko Eguna izan zen, eta eskualdean enpresa sortu berri duten ekintzaileak omendu zituen Iraurgi Berritzeneko Ekintzailetza lantaldeak. Lehen aldiz, Aldaketa ereiten: ekintzaileak eta hauen ekarpena eskualdean ekitaldia ospatu zuten. Bertan, 2023an enpresa sortu zuten ekintzaileek egindako ahalegina eta eskualdeko ehun-sozioekonomikoan izan duten inpaktu positiboa nabarmendu zituzten. Gehiago irakurri- 16/04/2024
Enkarguk zerbitzuaren bizikletari buruz zerbait jakinez gero, Udaltzaingora jotzeko eskatu dute
Asteburuan, lapurtu egin dute Enkarguk zerbitzuaren bizikletetako bat. Bi bizikleta ditu zerbitzuak, eta bietan txikiena lapurtu dute. Besteari, berriz, bateria kendu diote. Azoka plazako eraikin barruan zegoen bizikleta, eta handik hartu dute. Norbaitek informazio gehiago izanez gero, eskertuko da horren berri ematea Udaltzaingoari, zuzenean bulegora bertara joanda edo 943 15 13 13 telefonora deituz. Gehiago irakurri- 16/04/2024
Heriotza eta dolua, haurren ikuspegitik
Apirilaren 25ean, Heriotza haurrekin. Dolua eta heriotzaren ulermena haurrengan hitzaldia eskainiko du Naroa Martinezek. 18:00etan izango da, Basazabal jauregian. Euskaraz izango da hitzaldia, baina aldi bereko itzulpena eskainiko da gaztelaniara, Telegram bidez. Gehiago irakurri- 12/04/2024