- 12/03/2024
Xapre omenduko dute sanjosetako trikiti jaialdian
Trikiti-zaleek urtero-urtero egutegian markatuta izaten duten ekitaldietako bat izaten da sanjosetako trikiti jaialdia. Bete egiten da Soreasu aretoa, eta hala egingo da aurten ere. Larunbatean (martxoak 16), 17:30ean hasiko da jaialdia, eta Jose Luis Etxeberria ‘Xapre’ omenduko dute. Gehiago irakurri- 11/03/2024
Sektore publikoko grebak eragina izango du udal zerbitzuetan
Bihar, grebara deituta daude sektore publikoko langileak. Deialdi horrek eragina izango du udal zerbitzuetan: itxita egongo dira udaleko Herritarren Arreta Zerbitzua eta igerilekua. Gizarte Zerbitzuen bulegoa, berriz, irekita egongo da. Gehiago irakurri- 08/03/2024
Ate irekiak, Biziberri etxeak ezagutzeko
Amaituta daude Azpeitiko Udalak adinekoentzako egin dituen Biziberri etxe tutelatuak, eta, datorren asteartean, martxoak 12, ate irekiak izango dira etxeak ikusi nahi dituzten herritar guztientzat. Bi txanda egongo dira: goizez, 10:00etatik 12:00etara; eta, arratsaldez, 15:00etatik 17:00etara. Gehiago irakurri- 08/03/2024
Apirilaren 19rako aurkeztu behar dira aurtengo Euskal Antzerki Topaketetarako proiektuak
Azpeitiko Udalak martxan du 42. Euskal Antzerki Topaketetarako proiektuak aurkezteko deialdia. Bi baldintza bete behar dira aurkeztu ahal izateko: Euskal Herriko taldea izatea eta antzezlana euskaraz egotea. Gehiago irakurri- 08/03/2024
Aste Santuan ere, aspertzeko tarterik ez
Aurtengo Aste Santua gainean dugun honetan, Udal Gazteria Sailak hainbat jarduera antolatu ditu 5-12 urte arteko umeentzat nahiz 12-18 urte arteko gazteentzat. Gehiago irakurriDatozenak
25
Api
Azpeitiko Udal Liburutegian