wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Nerabeen gurasoekin kafe solasaldia egingo dute asteartean

Nerabeen gurasoekin kafe solasaldia egingo dute asteartean

Nerabeen gurasoek aipatu ohi duten kontuetako bat da faltan botatzen dutela antzeko egoeran daudenekin elkartzea eta beren bizipenak partekatzea. Izan ere, seme-alabak txikiagoak direnean, ohikoagoak izaten dira harreman horiek, hala nola ikastetxe atarian edo parkean. Gehiago irakurri
Xapre omenduko dute sanjosetako trikiti jaialdian

Xapre omenduko dute sanjosetako trikiti jaialdian

Trikiti-zaleek urtero-urtero egutegian markatuta izaten duten ekitaldietako bat izaten da sanjosetako trikiti jaialdia. Bete egiten da Soreasu aretoa, eta hala egingo da aurten ere. Larunbatean (martxoak 16), 17:30ean hasiko da jaialdia, eta Jose Luis Etxeberria ‘Xapre’ omenduko dute. Gehiago irakurri
Sektore publikoko grebak eragina izango du udal zerbitzuetan

Sektore publikoko grebak eragina izango du udal zerbitzuetan

Bihar, grebara deituta daude sektore publikoko langileak. Deialdi horrek eragina izango du udal zerbitzuetan: itxita egongo dira udaleko Herritarren Arreta Zerbitzua eta igerilekua. Gizarte Zerbitzuen bulegoa, berriz, irekita egongo da. Gehiago irakurri
Ate irekiak, Biziberri etxeak ezagutzeko

Ate irekiak, Biziberri etxeak ezagutzeko

Amaituta daude Azpeitiko Udalak adinekoentzako egin dituen Biziberri etxe tutelatuak, eta, datorren asteartean, martxoak 12, ate irekiak izango dira etxeak ikusi nahi dituzten herritar guztientzat. Bi txanda egongo dira: goizez, 10:00etatik 12:00etara; eta, arratsaldez, 15:00etatik 17:00etara. Gehiago irakurri
Apirilaren 19rako aurkeztu behar dira aurtengo Euskal Antzerki Topaketetarako proiektuak

Apirilaren 19rako aurkeztu behar dira aurtengo Euskal Antzerki Topaketetarako proiektuak

Azpeitiko Udalak martxan du 42. Euskal Antzerki Topaketetarako proiektuak aurkezteko deialdia. Bi baldintza bete behar dira aurkeztu ahal izateko: Euskal Herriko taldea izatea eta antzezlana euskaraz egotea. Gehiago irakurri