wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Astelehenean zabalduko da berriro 'Azpeitia Zaindu' bonoak erosteko aukera
    Astelehenean zabalduko da berriro 'Azpeitia Zaindu' bonoak erosteko aukera
    Ekimenak izandako arrakastaren ostean, beste 1.500 bono jarriko dituzte salgai Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak. Read more...
  • 1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak
    1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak
    Ostegun arratseko ez-ohiko plenoan Sustapen ekonomikorako Plan integrala onartu zuen Azpeitiko udalak aho batez. Plan honen helburua da COVID-19ak eragindako kalte pertsonal eta ekonomikoak arintzeko laguntza lerroei marko bat eskaintzea; irizpideak ezartzea. Nagore Alkorta alkateak azaldu zuen orain artean hartutako berehalakotasuna eskatzen zuten laguntza lerroez gain, epe-ertainerako ekintza plana ere biltzen duela: “Alarma egoerak sortutako kalteak arintzeko urgentziazko erabakiak hartu behar izan ditu udalak, herritarren bizi kalitatean ahalik eta eragin txikiena jasan dezan. Orain, ordea, aurrera begira erabakiak hartzeko ordua da”. Alarma egoeraren lehen bi hilabeteetan "momentuko behar eta eskaerei erantzun azkarra" ematea izan da udalaren helburua: "Udala da herritarrengandik gertuen dagoen erakundea, eta zain egon gabe erantzun beharra dugu", adierazi du. Aurkeztutako plana bizia da, hau da, filosofia edo ildo bat markatzea da helburua, oraindik ere pandemiak zer ekarriko eta sortuko duen ezin baita jakin. Hala ere, 12 lan lerroko ekintza plana osatu dute, arlo ezberdinei erantzuna emateko: "Herritarren ekonomian eragiteaz gain, tokiko ekonomia eta industria bultzatzeko baliabideak jartzea da helburua". Epe ertainean, martxan jarri gabe dauden lerroak banan-banan abian jartzea izango da Udal Gobernuaren lana. Elkarlana abiapuntu Plana adostasun osoz onartu da, eta osatu ere elkarlanean egin da: “Herriak eta momentuak alderdion elkarlana eskatzen dute, eta plana osatzeko bilerak egin ditugu eta ekarpenak jaso ere egin ditugu. Eta hori eskertu nahi dut”, gaineratu du. Urrats garrantzitsutzat jo du Alkortak elkarlanerako emandako pausoa: "Pozgarria da horrelako gai garrantzitsu batean bat egitea. Hitz eginez akordioak lortzeko gai garela erakutsi dugu. Eta egoera konplikatu honi erantzuna emateko baliabideak eta aukerak ditugu".…
  • Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek
    Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek
    Herritar bakoitzak maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin; aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango dira 14 postu. Pasa den astean herritar erdiek baino gehiagok eskuratu zuten beren maskarilla.  Read more...
Astelehenean zabalduko da berriro 'Azpeitia Zaindu' bonoak erosteko aukera
Ekimenak izandako arrakastaren ostean, beste 1.500 bono jarriko dituzte salgai Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak. COVID-19ak eragindako kalteak arintzeko Udalak osatutako Ekonomia Sustatzeko Plan Integralaren baitan, Azpeitiko
1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak
Ostegun arratseko ez-ohiko plenoan Sustapen ekonomikorako Plan integrala onartu zuen Azpeitiko udalak aho batez. Plan honen helburua da COVID-19ak eragindako kalte pertsonal eta ekonomikoak arintzeko laguntza lerroei marko bat eskaintzea; irizpideak
Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek
Herritar bakoitzak maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin; aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango dira 14

parteahartzea90px

Ekaineko ohiko plenoa egingo da asteartean, hilak 2, 19:00etan hasita

Ekaineko ohiko plenoa egingo da asteartean, hilak 2, 19:00etan hasita

Azpeitiko Udalak ekaineko ohiko pklenoa egingo du datorren asteartean, ekainak 2, 19:00etan hasita telematikoki.  Gehiago irakurri
40 hezurtegi egin dira Urrestillako hilerrian, herritarren eskariari erantzuteko

40 hezurtegi egin dira Urrestillako hilerrian, herritarren eskariari erantzuteko

Herritarren eskaerei erantzun asmoz, 40 hezurtegia egin ditu Azpeitiko Udalak Urrestillako hilerrian. Hezurtegia hilerriaren sarreran eskubitara egin da, eta ingurua ere egokitu da. Orain artean ez zegoen hezurtegirik eta gorpuak lurretik ateratzean hezurrak edo errautsak hilerrian bertan gordetzeko eskaerari erantzungo dio azpiegitura berriak. Hezurtegiak 75 urteko kontsesioan emango dira eta 15.000€ko inbertsioa egin du udalak obra horretan. Gehiago irakurri
Bizikletak garbitzeko puntu berria egin du Udalak, herritarren eskaerei erantzunez

Bizikletak garbitzeko puntu berria egin du Udalak, herritarren eskaerei erantzunez

Garmendi auzoan bizikletak garbitzeko gune berria egin du Udalak, Denon Artean prozesuaren baitan egindako zenbait eskaerari erantzunez. Uraren puntua eman da gune horretara eta bi bizikleta, aldi berean, zintzilikatu eta garbitzeko aukera dago. Ur tutuez gain, gurpilentzako hauspoa eta ura edateko iturria ere jarri dira. Eremua hesitu ere egin da.  10.900€ko aurrekontua izan dute lanek: "Herritarren eskaerei erantzunez egin da gunea, eta erabiltzaile eta herritarron eginbeharr izango da gunea zaindu eta behar bezalako erabilera ematea", adierazi du Egoitz Arruti Kirol batzordeburuak. Gehiago irakurri
Beste 1.500 bono jaulkiko dira ‘Azpeitia Zaindu’ bono kanpainaren baitan

Beste 1.500 bono jaulkiko dira ‘Azpeitia Zaindu’ bono kanpainaren baitan

Udalak eta Bertan-ek martxan jarritako ekimenak erantzun bikaina izan du, eta gaur salgai jarritako 1.500 bonoak goizean bertan agortu dira. Noiz eta nola zehaztu ez den arren, beste hainbeste bono jaulkiko dira epe laburrean. Gehiago irakurri
Azpeitia-Zumarraga lineako autobusean egindako pintaketen aurrean, Azpeitiko Udal Gobernuaren oharra

Azpeitia-Zumarraga lineako autobusean egindako pintaketen aurrean, Azpeitiko Udal Gobernuaren oharra

Azpeitiko udal gobernuak gure desadostasuna adierazi nahi du; Azpeitia-Zumarraga lineako autobusean egindako pintaketak lekuz kanpo daude eta guztiz salagarriak dira. Azpeitiko udal gobernuak bizikidetza eta normalizazio demokratikoaren alde lanean jarraituko du. Herritar guztien giza eskubideak oinarri hartuta. Eskubide urraketa guztiak salatuz, presoen eskubideen aurka ematen ari diren giza eskubide urraketak barne. Denon parte hartzea eta elkarrekin pausoak ematea beharrezkoa da. Bide horretan, lanean elkarrekin jarraitzeko borondatea eta konpromisoa berresten dugu. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information