
- 05/07/2022
'Udako Musika Printzak' zikloak musika banda jarriko dio Garbitokiari eta Bakardadearen kaperari
Ostiral honetan izango da lehen kontzertua 21:00etan hasita Done Jakue Kaleko garbitokian. Lehen emanalandia Ganbera musika saioa izango da eta Ignacio Arakistain azpeitiar organu-jotzailea, Garazi Navas akordeoilaria eta Maria Martin abeslaria arituko dira. Gehiago irakurri
- 05/07/2022
'Artea eta Natura' ekimenaren baitan, bustin eta taila tailerra egingo dira asteburuan
Asteburuan bi tailer izango dira ekoetxean. 'Arte eta natura' ekimenaren baitan, taila eta bustin tailerrak izango dira. Larunbatean, uztailaren 9an, 11:00etatik 13:00etara bitartean, egurrezko giltzatakoak egiten ikasiko dute. Tailerra 8 urtetik gorako haurrei zuzendurikoa da. Hurrengo egunean, uztailaren 10ean, igandean, bustinezko sorkuntzen inguruko saioa izango da. Ekintza hau familiei zuzendurikoa da. Bi ikastaroak doakoak dira, baina aurrez izena eman behar da, plaza mugatuak daudelako. Horretarako nahikoa da 943 81 24 48 telefonora deitu edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. e-postara mezu bat bidaltzea. Gehiago irakurri
- 30/06/2022
Uztaila eta abuztuan udako ordutegia izango du Herritarren Arreta Zerbitzuak
Bihartik, udako ordutegia izango du udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuak. Hala, astelehenetik ostiralera 07:30etik 14:30ak bitartean izango da irekita irailaren 1era bitartean. Beraz, gaur ekainak 30 osteguna, izango da arratsaldez irekita izango den azken eguna. Gaur 19:00ak arte izango da herritarrentzako zerbitzua irekita. Gehiago irakurri
- 29/06/2022
Ostiralean egingo da uztaileko ohiko plenoa
Ostiralean, uztailaren1ean egingo da hileko oiko plenoa, 16:00etan hasita. Aurrez Herritarren Gobernu Batzordea egingo dute ordezkariek. Gehiago irakurri
- 29/06/2022
Baigera I.a itxita izango da eskualdaketagatik
Gaurtik aurrera, 15 bat egunez, itxita izango da Baigera I. taberna-jatetxea eskualdaketagatik. Gaur arteko kudeatzaileak utzi egin du eta berria sartu aurretik hainbat egokitze eta berritze lan egingo ditu udalak. Horregatik, uztailaren erdira arte itxita izango dela aurreikusten da. Udalak aurrez barkamenak eskatu nahi dizkie erabiltzaileei sortutako endredoengatik. Gehiago irakurriWeb estekak
Datozenak
23
Uzt