wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Kategorizatu gabea

Kategorizatu gabea (67)

Udal zergen atzerapena

2020 ekitaldiko Zergen Egutegi fiskala aldatzea onartu zuen Udalak, martxoaren 20an egin zen ez-ohiko plenoan. Hala, apirilaren 1etik maiatzaren 25era bitartean ordaindu beharreko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea irailaren 15era arte luzatu da. Horrekin batera, estalgarrien eta espazio publikoaren okupazioren inguruko tasen ordainketa ere irailaren 15era arte luzatu dute. Gehiago irakurri

Alokairua eta mailegua ordaintzeko laguntzak

Koronabirusak sortutako ezohiko egoera dela-eta, osasun krisi hau, krisi sozial eta ekonomikoa ere bihurtu da. Testuinguru horretan, hainbat familiaren egoera ekonomikoa kaltetua izan da. Horregatik udalak 80.000 euroko dirulaguntza lerroa jarri du, gaixotasunaren alarma egoeraren ondorioz diru-sarrerak murriztu zaizkien familiei apirilean eta maiatzean alokairua zein mailegua ordaintzen laguntzeko. Dirulaguntzaren onuraduna • Diru-sarreren murrizketa: apirilean eta maiatzean familiako diru-sarrerak murriztu izana. Hori bermatzeko, kontratupeko langileen kasuan, langabezian edo ERTEan gelditu izana egiaztatu beharko da. Autonomoen kasuan, diru-sarreretan edo salmentetan %40 edo gehiagoko beherakada jasan duela egiaztatu beharko dute. • Alokairua edo mailegua ordaintzera bideratutako batez bestekoa: eskatuko da ordaindu beharreko alokairua edo mailegua diru-sarreren baturaren %30 baino gehiago izatea. • Diru-sarrera gordinak: Hilabete bakoitzeko diru-sarrera gordinak ezingo dute izan 1.500 euro baino gehiagokoak pertsona bakarraren kasuan; eta 2.500 euro baino gehiagokoak, pertsona bat baino gehiago bizi diren familia unitateetan. Gehiengo kopuru horiek kontuan izanda, diru-sarreren arabera ebatziko da alokairu edo maileguaren zer batez besteko lagunduko den, beti ere, gehienezko laguntza kopurua 250 euro izanda.   Eskaerak egiteko epea: Ekainak 15   Dokumentazioa Oinarriak eta deialdia GAO Akats zuzenketa Eskaera orria Erantzukizunpeko adierazpena Egin eskaera telematikoki   Gehiago irakurri

Oinarrizko beharretarako dirulaguntza

  Azpeitiko Udalak 2020ko udal laguntzen deialdia argitaratu du, ekonomikoki egoera zailenetan dauden herritarrak babesteko. Horretarako 362.000€ bideratu dira. Aurtengo deialdia egokitu egin da, COVID-19 gaixotasuna dela-eta sortutako alarma egoerak behar berriak ekarri dituelako. Alarma egoerak irauten duen bitartean izandako diru-sarrerak izango dira kontuan dirulaguntza ebazterakoan, ikusi delako hainbat herritarren lan-egoera aldatu egin dela martxoaren 15ean alarma egoera ezarri zenetik. Oinarrizko beharrei erantzuteko bideratuko da. Honako beharrak daude oinarrizko gisa zehaztuta, besteak beste: • Alokairua ordaintzea.• Elikagaiak erostea.• Osasun eta farmazia produktuak eskuratzea.• Ura, gasa, argindarra eta halako hornikuntzak finantziatzea. Dirulaguntzaren onuradunak Nahikoa izango da alarma egoerak irauten duen bitartean dirulaguntzako baldintzak betetzea. Diru-sarrerena da baldintza horietako bat: pertsona baten kasuan eta hilabeteko, ezingo du 1.040,59 euro baino gehiagokoa izan; bi pertsonen kasuan, 1.335,40 euro baino gehiagokoa; eta hiru pertsonen edo gehiagoren kasuan, 1.478,11 euro baino gehiagokoa. Hala ere, jasotzen diren eskaera eta kasu guztiak banan-banan aztertuko dira. Lerro horren bitartez, pentsio baxua duten adinekoei ematen zaien 1.080 euro arteko laguntza osagarria ere bideratuko da, baita adin txikikoen eskolaz kanpoko jardueretarako beka ere. Horrekin batera, gizarte larrialdietarako dirulaguntzak aurreratu, eta urteko lehen ordainketak egin ditu Azpeitiko Udalak.   Eskaerak aurkezteko epea: Abenduak 20 Dokumentazioa Oinarriak Onarpena Eskaera orria Eskaera telematikoa Gehiago irakurri

Merkataritza txiki eta establezimenduentzako laguntza

Martxoaren 14an, alarma egoera ezartzearekin batera herriko denda txiki eta establezimenduek ixteko agindua jaso zuten. Agindu horren eraginako kalte ekonomikoak arintzeko helburuarekin, Azpeitiko Udalak urgentziazko dirulaguntza bat onartu eta 300.000€ko diru poltsa jarri zuen.  Laguntza 1. 000€koa izango da gehienez beti ere hilabete bateko epea eta bizikidetza unitate bakoitzeko bat errefrentzitzat hartuz. Gainontzeko kasuan lanaldiaren arabera laguntza murriztuz joango da. Zaintza eremuari dagokion indarrean dagoen Lan Hitzarmenaren betearazpena akreditatu beharko da.   Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Txikizkako komertzioa Txikikazko merkataritza jarduera burutzen duela egiaztatzen duen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Alta historikoa Helbide fiskala Azpeitian izatea Laguntza 1.000€koa izango da beti ere hilabete bateko epea erreferentziatzat hartuz. Ostalaritzako establezimenduei eta itxiera jasan duten besteei Laguntza 1.000€koa izango da beti ere hilabete bateko epea erreferentziatzat hartuz. Helbide fiskala Azpeitian izatea Eskaerak aurkezteko epea: Apirilak 16   Dokumentazioa Oinarriak Onarpena GAO Eskaera orria Eskaera telematikoa Informazio gehiagorako: 943 15 71 92 eta 943 54 79 83 eta Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.; eta Bertan Merkatari Elkartea: 688 82 39 44 Gehiago irakurri

Zaintzarako dirulaguntza

2020ko martxoaren 11n Munduko Osasun Erakundeak COVID-19ak eragindako osasun publikoko emergentzi egoera nazioarteko pandemia deklaratu zuen. Hori horrela, koronabirusa herritarren artean ez hedatzeko hartutako neurrietako bat hezkuntza jarduera etetea izan da. Hezkuntza-jardueraren etenaldi hori autonomia-erkidegoko ikastetxe guztietara (Azpeitiakoak barne) zabaltzea erabaki zen, martxoaren 13tik aurrerako ondorioekin, egun hura barne.   Neurri horrez gain, EAEko administrazio publiko eskudunek pixkanaka erabaki dute, Covid-19 koronabirusaren ondorioz eragindako osasun-larrialdian zehar, besteren mendeko pertsona nagusien egoitzak eta gizarte-zerbitzuetako eguneko zentroak ixtea; horien artean daude hirugarren adinekoentzako baliabideak, bai eta besteren mendeko pertsonentzakoak eta gizarte-inklusioa sustatzekoak ere. Bestalde, osasun publikoaren larrialdi-egoera horren barruan, Espainiako Gobernuak 2020 martxoaren 14an erabaki zuen alarma-egoera deklaratzea, Covid-19 koronabirusaren ondorioz sortutako osasun-larrialdiari aurre egiteko. Alarma-egoera deklaratzea erabaki zen egunean jarri zen indarrean alarma-egoera, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez (errege-dekretu hark Covid-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratu zuen). Aipatutako osasun-krisi horren barruan, ikusirik Covid-19 koronabirusak erasan dien herritarrak gero eta gehiago izan direla eta kontuan izanda Udaloi dagokigula honelako egoeren aurrean herritarrei lehen erantzuna ematea, Azpeitiko Udalak 1,7 milioi euroko funts bat sortu du eta harekin finantzatuko ditu Covid-19 koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko gizarte babesaren eta tokiko ekonomiaren sustapenaren arloetan hartzen dituen jarduketen eta neurrien gastuak. Horretan guztian oinarriturik, aipatutako… Gehiago irakurri

Zure zerbitzura gaude

  Azpeitiko Udalaren lehentasun nagusienetarikoa da alarma egoera eta konfinamenduaren ondorioz sortutako behar eta arazoei erantzutea. Zure arazoaren berri eman eta laguntza eskatzeko hainbat telefono dituzu eskura.    Herritarren Arreta Zerbitzua: 943 15 72 00 Gizarte Zerbitzuak: 943 15 71 92 eta 943 54 79 83 Udaltzaingoa: 943 15 13 13 (Astelehenetik igandera, 24 orduz)  Gehiago irakurri

Osasun arazoren bat baduzu

Konfinamenduak gure ohituretan eta errutinan eragin nabarmena izan du eta ezinbestekoa da gure osasunean arreta jartzea; zaindu zure osasun fisiko eta mentala.  Egoera berezi honetan, osasun arazoren bat baduzu jarri harremanetan telefonoz zure familia medikuarekin; baita koronabisuraren sintomak badituzu ere. Hark emango dizkizu kasuan kasuko jarraibideak.  Azpeitiko anbulatorioko telefonoa  943 02 54 00 Gehiago irakurri

Bakardadeari aurre egiteko, deituguzu

         Etxean konfinatuta egoteak gure egoera animikoan ere eragin zuzena du, batez ere bakarrik bizi diren pertsonen artean. Horregatik, bakardadeak sortzen duen egonezinari aurre egiteko asistentzia ere eskaintzen du Udalak.           Zure egoeraren berri eman edo norbaitekin hitz egin nahi baduzu, deitu:  943 15 71 92 eta 943 54 79 83 Gehiago irakurri

Erosketak egiteko laguntza

Koronabirusari aurre egiteko prebentzio neurririk garrantzitsuenetakoa da konfinamendua. Hala, zaurgarrienak izan daitezkeen herritarrei beren egunerokoa etxetik irten gabe egiteko hainbat zerbitzu jarri dira abian.  Egunerokoan erosketak egiteko, botikak eskuratzeko edo bestelako hainbat beharrei erantzuteko 136 herritarrek osatutako boluntario sarea abian dago.  Zure egunerokoan mota honetako laguntza behar baduzu, deitu:   943 15 71 92 eta 943 54 79 83 Gehiago irakurri

Oinarrizko elikagaiak

Alarma egoerak sortutako ezegonkortasunak oinarrizko beharrak asetzeko zailtasunak sortu ditu herritar zaurgarrienen artean. Hori dela eta, Azpeitiko Udalak Janari Bankuarekin elkarlanean, apirilaren erdian banaketa gehigarri bat egingo du.  Banaketa gehigarri horretan oinarrizko elikagaiak jasoko dituzte beharra dutenek. Horretarako aurrez honako telefonoetara deitu beharko dute:     943 15 71 92 edo 943 54 79 83 Gehiago irakurri